Euskara 2.0 izango da mintzagai gaur eta bihar Miramarren

Euskara 2.0 izango da mintzagai gaur eta bihar Miramarren

Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, gizarte-sareek ohiko muga guztiak gainditzen dituzte, unibertso birtuala sortuz. Unibertso birtual horretan gizakion arteko harreman ohituraketa moduak aldatzen ari dira nabarmen. Harreman horien garrantzia, gainera, gero eta handiagoa da. Gertakari horren atzean teknologia berriak eta 2.0 kontzeptua daude. Harreman birtualek jokabide-arau propioak dituzte. Hori dela eta, hizkuntzek oro har eta eremu urriko hizkuntzek bereziki joko-arau horiek ezagutu eta bereganatu beharko dituzte, eleaniztasuna salbuespena baino arau bihurtu den mundu birtual horretan bizirik iraun nahi badute. Horregatik, euskarak zein hiztun-kopuru txikia duten hizkuntzek egungo gizarte sarearen zirrikiturik txikienak ere aukera bihurtu behar dituztela deritzote ikastaroaren antolatzaileek.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira: Europar Batasuneko eremu urriko hizkuntzen baitan, teknologiak, berrikuntzak eta globalizazioak dakarten aldaketa ulertzea; euskararen erabilera sustatzeko, ikerketan, teknologian eta enpresetan estrategia berriak identifikatzea; eremu urriko hizkuntza-komunitatea edozein izanda ere, batean zein bestean egon daitezkeen praktika berritzaile eta teknologiko baliagarriak jasotzea; eta eragileekin batera, euskararen erronkak identifikatzeaz gain, eguneroko bizimoduan euskara teknologia berrien ildotik garatzeko estrategiak finkatuko dira.

Ikastaroak 2.0 plataforma interaktiboa izango du (video streaming, Twitter, Facebook, Tuenti, Linked In, Flickr, Youtube). Hartara, ikastaroaren aldi bereko jarraipena edo modu birtualean parte hartzea posible izango da, ikastaroak partehartzaile eta dibulgatiboa izan nahi baitu. Ez dago adituentzat bakarrik pentsatuta.Ikastaroak 2.0 logika eta erremintak hobeto ezagutzen eta eremu urriko hizkuntzen erabilera hedatzen lagundu nahi du.

Biziki gomendatzen dizuet Gorka Julioren hitzaldia. Elurnet enpresan egiten du lan Juliok, garatzaile eta formatzaile lanetan (web garapena, tresna sozialak, sare sozialak, mugikortasuna, e-irakaskuntzak,..), baina askoz saltsa gehiagotan ere badabil, blogari, zutabegile, irakasle,.. Duela hilabete gutxi antzeko gaia jorratzen entzun nuen eta itzela iruditu zitzaidan hizlari bezala.

 

Gaurkoan

9.15: “Web 2.0 services and multilingualism – “Web 2.0 zerbitzuak eta eleaniztasuna”.

JEREMY EVAS. The Welsh Language Board. Whales. U.K.

10.45: “Euskaljakintza: Web 2.0 euskararen zabalkuntzarako

MAITE GOÑI. Jakintza. Ordizia..

12.15: “Euskara Interneteko sare sozialen testuinguruan

GORKA JULIO. Elurnet. Bilbo.

13.30: Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

Bihar

9.15: “Thanks for the memories: the wisdom of crowds and translation technology – “Eskerrak memoriei: taldeen jakinduria eta itzulpen teknologia”

JEREMY EVAS. The Welsh Language Board. Whales. U.K.

10.45: “Lenguas 2.0.: ¿existen?” – “2.0. hizkuntzak ba al dira?”

LUIS ÁNGEL FERNÁNDEZ HERMANA. Citilab. Barcelona.

12.15: “Euskara sarean: arkitektura irakasle baten esperientzia

UNAI FERNÁNDEZ DE BETOÑO. Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.

13.30: Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

16.30: Mahai-ingurua: “Euskara 2.0: aukerak eta zailtasunak

ELI POMBO. i-ametza. Donostia.

MAITE GOÑI. Jakintza. Ordizia.

GORKA JULIO. Elurnet. Bilbo.

UNAI FERNÁNDEZ DE BETOÑO.

 

Euskara 2.0 izango da mintzagai gaur eta bihar Miramarren

Irudia | EHUko Udako Ikastaroak | EHU | Creative Commons By SA
Euskara 2.0 izango da mintzagai gaur eta bihar Miramarren

kazetaria-edo

Zer duzu buruan “Euskara 2.0 izango da mintzagai gaur eta bihar Miramarren”-ri buruz