Euskaldunak 2

EUSKALDUNAK 2
X. Amuriza, P.M. Etxenike, M.A. Meabe eta H. Etxeberria (EITB)

Arratseko 21ak aldera eskainiko du ETB1ek EUSKALDUNAK saioaren bigarren atala.

Saio honetan hiru lagun elkarrizketatuko ditu H. Etxeberriak, euren bizitza lana eta pentsakera ardatz hartuta. Miren Agur Meabe idazlea, Pedro Migel Etxenike fisikaria eta Xabier Amuriza bertsolaria.

Saio honen ibilbidea laburra izan da oraindaino, izan ere atal bakarra eskaini zuen iaz Euskal Telebistak. Orduko hartan, Etxeberriarekin batera, bertan izan ziren Anne Igartiburu telebista aurkezlea, Hilario Arbelaitz sukaldaria eta Bernardo Atxaga idazlea. Nahieranen aukera duzu saio hura ikusteko.

 

Euskaldunak
Etxeberria, Igartiburu, Atxaga eta Arbelaitz

Elkarrizketa generokoa den saio honek, leku zaindu batean hartzen ditu euren sentipenak euskaraz adierazteko gai diren hiru lagun eta ordubeteko saioa burutzen dute huntaz eta hartaz arituz.

(Saioa NAHIERANen ikusi)

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude