Euskal taula-jokoa: Egi erdiak eta gezurrak

Euskal taula-jokoa: Egi erdiak eta gezurrak

Gaur egunkaria lehen aldiz zabalduta, gaurkotasunean birjina den horrek, ez luke ezer ulertuko. Edo pentsatuko luke politikariak zoratu egin direla, edo zorotzat gauzkatela hautesleok. Aitzitik, joko politikoaren eta Maquiaveloren galbaetik pasata eta hondar finenak soilik aintzat hartuta, dena zentzutzen da bapatean. Argi geratzen dira bakoitzaren interesak, nahiak, gabeziak eta berauek orekatzeko jokaldiak.

Euskal taula-jokoa: Egi erdiak eta gezurrak

Otegiren akordioa
Arnaldo Otegi lehendakarigai hautaezinak proposamena luzatu die EAJ eta Podemosi hiru hankako mahai bat osatzeko. Kontsentsua jomugan eta hiru gai mahai gainean; justizia soziala, bakegintza eta erabakitze eskubidea oinarri duen herrigintza. Ibarretxeren izpiritua astindu du Otegik, baina, tentelenak ere badaki momentuek eta denborek asko inporta dutela politikaren taula-jokoan. Otegik benetan akordio hori nahi balu, ez luke kanpaina betean horrelako hordagorik botako. Bide motza dute halako eskaintzek, hartzaileak ez baitira alderdiak, hautesleak baizik. Eta helburua ez da akordioa, bozak baino.

Euskal taula-jokoa: Egi erdiak eta gezurrak

EAJren txanpona
Urkulluk ez dio, normala den bezala, inori ekinbidea oparituko. Horregatik erantzun dio Otegiren eskaintzari, EAJk “frenterik” ez duela nahi esanaz. Adierazpenak arrazoi ematen dio PSE-EEk Ibarretxeren garaitik irmo mantendu duen diskurtsoari. Haien arabera, frenteen garaia Ibarretxek politika utzi zuenean amaitu baitzen, akordioen garaia hasteko Patxi Lopezekin. Jokoan sartuta daude euskal alderdiak, hauteslea mobilizatzeko jokoan. Bada, Urkulluk hori zioen bitartean, Aitor Esteban EAJko Kongresuko diputatuak Rajoyri honakoa bota dio: “Rajoy, Euskadin beste frente bat zabaldu zaizu”. Hortan datza EAJren abildadeak, kapaza da alde batean gauza bat esan, bestean bestea, eta hala ere koherentziaren izenean hitz egiteko. Bi alde ditu beti jeltzaleen txanponak, bi arima nahi baduzue, eta hori ahuldadea baino, indarra da.

[Erregistro aldaketa]

Bitartean etxe handi bateko terraza batean…
Rendondo Terrerosek egunkaria hartu du goizean goiz. Kafeari zurrutada bat eman, zigarreta piztu eta Politika saila zabaldu du. “PSE-EEk hauteskunde bulego bat zabalduko du Benidormen”, “Idoia Mendia Raca-Raca abertzalearen alternatiba gisa agertu da”, “UPyD ez da aurkeztuko irailaren 25eko hauteskundeetara”. Urak bere onera doaz. Kafeari beste zurrutada bat ematen dion bitartean, pentsatu du agian mitin sozialista batera agertu beharko lukeela. Erretiroan denbora badarama ere, oraingoan babesa agertu beharko liekela publikoki sozialistei. Egongo al da bandera espaƱolik mitin horretan. Zigarretari tiro bat. Urak bere onera doaz.

Euskal taula-jokoa: Egi erdiak eta gezurrak

Euskal taula-jokoa Euskal taula-jokoa Euskal taula-jokoa

Bandorik gabeko gerrak ditut maite