Euskal Selekzioari begira burutapen bat

Euskal Selekzioari begira burutapen bat –

Bada aspalditik dudan irudipena. Badakit ulertzea erraza ez dena, baina tira.

Euskal SelekzioaAtzo, urtero bezala, Euskal Selekzioaren partida eduki genuen ikusgai. Pasada handia, bidenabar.

Euskal Selekzioarekin jolastu zuten gehienek, guztiek ez bada, Espainiako Selekzioarekin jokatu dute nonoiz. Hortik hasita dagoeneko ezin nahasturik naukate. Euskal Selekzioan jokatzen duenak Euskal Selekzioa aldarrikatzen badu zein zentzu du Espainiako Selekzioarekin jokatzeak? Euskal Selekzioan jokatzeak ez al du ba aldarrikatzen euskal eta ez espainiar selekzio baten parte izan nahi duenik, hots, Espainiako Selekzioarekin atxikimendurik ez duenik? Argi dago Euskal Selekzioak zeresana emango lukeena nazioarteko edozein txapelketetan, baina nork hartuko ditu aintzat normalean beste selekzio batekin ibiltzen diren jokalari batzuk? Are gehiago, Euskal Selekzioaren kontra ibiltzen diren selekzioak zergatik nahi dute gure aurka jokatu? jende askok gure sentimenduren alde egiteko dela dio, baina beste askok diruarengatik diola dio.

Bada beste arrazoi bat mahai gainean jarri nahiko nukeena. Ez al dute apika selekzio gehienek Euskal selekzioaren kontra jokatzen, hein handi batean, Espainiako Selekzio moduko bertsio pixka bat txikiagotu baten aurka jokatzeko aukera dutelako? alegia, Espainia B moduko baten aurka jokatzeko aukera dutelako? nik antzeko zer edo zer gerta daitekeela uste dut.

Nire ustez, nazioartean selekziotzat har gaitzaten euskaldunak, eta ez espainolak garela erakutsi behar dugu. Horretarako ezin bestekoa da Espainiako Selekzioan ez jokatzea. Badakit jokalari batek beti titulu gehien irabazi nahiko dituena, eta horretarako edozer egiteko prest egongo dena. Baina euskal jokalariek noizbait Euskal Selekzioa egiazko bihurtzea benetan nahi badute sakrifiziorik ere egin beharko dute Euskal Selekzioarekin jolasteaz gain. Oleguer jokalariak egin bezala sentitzen ez den selekzio batekin jokatu baino, hobe da ez jokatu. Hori eskatuko nieke jokalariei, benetan sentitzen duten selekzioarekin baino ez jokatzea, Euskal Selekzioarekin ala Espainiar Selekzioarekin. Ez dut uste Espainiar Selekzioarekin ez jokatzeagatik hil egingo direnik, beraien taldeetan jana nahiko eta soberan irabazten dutela uste baitut.

Jakina, gizartea hipokresiaz beterik dago, eta jokalariek hori egin lezaketen bezala denok egin genezake beste asko, eta gehienok ez dugu egiten. Artikulu honetan bide posible bat azaldu besterik ez dut egin nahi izan, ez dut jokalaririk kritikatu nahi izan.

Euskal Selekzioari begira burutapen bat

Zer duzu buruan “Euskal Selekzioari begira burutapen bat”-ri buruz

  • Zoritxarrez ez dago eukal selekziorik, dagoena da Espainako autonomien selekzio asko, besterik ez. Ez dago euskal gobernurik, ez dago euskal legebiltzarririk, ez daude euskal hauteskunderik, ez daude euskal sindikaturik, ez daude euskal partidorik, ez dago euskal poliziarik, ez dago euskal sistema publikorik ezta pribaturik, ez daude euskal eskubiderik. Herri bat hiritartasunarik gabe gara. Gure Estatua berreskuratuko dugunean orduan ez dagoenik bersortuko da. Hori dena estrategia global batean soilik eman daiteke, ez ekintza isolatuetan eta partzialak, kontexturik kanpo. Finkatu dezakegu kontextua, zer ez dugu egin beharrik eta astertu zer egin behar den, zergaitik, nola, noiz eta non.