Euskal Herrian eta Espainian, prentsaren ispiluak erakusten duena

Deiaren azala

Espainiarrez (edo beraien prentsaz) kexatzen gara. Unionistak eta antidemokratikoak direla. Una, grande y libre. Faxistak ez direnean! Gutaz sekulako astakeriak esaten dituztela. Ezezagutza, gezurra, manipulazioa. Cocidito Madrileñoa. Ansón eta Ussiaren artikuluak irakurtzean nazka ematen digute eta nola egiten duten halakorik eta abar…

Euskal herritarrez (edo beraien komunikabideez) kexatzen dira. Terroristak edo haiekin konplizeak direla. Independentistak, errealitatetik urrun daudela, manipulatzaileak, insolidarioak…

Baina zenbaitetan, ispiluan ikusten dira bi aldeak.

Ikusi bestela gaurko Deiaren azaleko argazkia eta La Razonena.

Bata Madrilen olinpiar jokoak bertan egitearen alde, eta bestea Forondoan, Alderdi Eguneko ekitaldietan.

Bestearena izugarria, txarra edo desastrea iruditzen zaie, eta ederra, eredugarria, polita eurek egiten dutenean.