Euskal euroa (Hiri Kondairak)

Euskal euroa (Hiri Kondairak)

katxonderstan+%282%29

Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak balira bezala zabaltzen dira, eta gurera ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu.
.
Hona hemen euskal hiri legenda edo euskal legenda urbano berri bat. Euro bateko euskal txapon “pirata” da protagonista; Ikurrinaren irudia duen euro bateko txanpona, alegia.

.

Euskal euroa (Legenda Urbanoak)Izan al da inoiz euskal eurorik? 

Legendaren abiapuntua Bilboko autobus batean lagun baten lagun batek entzundako elkarrizketa da. Handik eta hemendik hartutako bertsioekin eta xehetasunak alde batera utzita, honatx zabaldu zen kontakizunaren mamia:

“AutobuseanBanco de Españako langile batek beste bati kontatutakoa entzun dut, eta harri eta zur utzi nau. Entzun diedanez, euroak egiten dituzten fabrikan langile batek euro bateko txanpon arraro bat atzeman du. Alde batean ezohiko bandera bat zuela ikusi du, eta, hasieran Britainia Handiko bandera zela pentsatu bazuen ere, gerora konturatu ziren ikurrina zela!

Nagusiei abisua eman eta Ikurrina zela ziurtatu ondoren, tresneria aztertu eta, Ikurrinaren moldea ez ezik, moldea sortu eta erabiltzen zuten bi langile ere “aurkitu” dituzte.

Ikurrinadun txanponak eta moldea suntsitu egin dituzte [ez dakigu zer egin zieten langile saboteatzaileei], eta gertatutako guztia sekretupean mantentzea erabaki dute.

Kontua da txanpon batzuk banketxeetara bidalita zeudela eta, segur aski, herritarren eskuetara ere iritsiko zirela. Inork ez daki zenbat euskal euro ibiliko den eskuz esku!”.

.
Horraino, istorioaren mamia. Hortik aurrera, adar asko izan zituen pasadizoak: txanponek esaldiak ere bazituztela grabatuta (“Jaungoikoa eta Lege Zaharra”, adibidez), bildumagile batzuek sekulako dirutzak eskaintzen zituztela euskal euroen truke, sabotaiaren erantzuleak euskal independentistak zirela…
Sarean, bertsio ugari daude. Hona hemen batzuk (gaztelaniaz hirurak):
.
.

Orduan…

… nork ziurta dezake %100ean euskal eurorik ez dela inoiz egon eta legenda hori ez dela egia izan eta ez dagoela konspirazio handi bat gertatutakoa ezkutatzeko?

Badaezpada, begiratu poltsan, karteran, zorroan, eltxetxoan… Gogoratu euro bateko txanponak direla! Egia bada bildumagileek sekulako dirutzak eskaintzen dituztela, akabo diru arazoak!

.

Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #euskalleiendaurbanoak erabil dezakezu.

.

.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea

.

.
Oharra: goiko argazkiko txanpona 20 eurokoa da, eta mila eurotik gora balio omen du, webgune honetan diotenez. Hori ere faltsua ote?

Euskal euroa Euskal euroa Euskal euroa

Tximua naiz, eta Katxonderstango basoetan bizi naiz, ikasitakoa desikasten. Noizean behin Oiartzun Irratira egiten dut bisita, eta, azkenaldian, Barretartian ere sartu dut burua. Zuentzat guztiontzat mezu bat dut: agur eta umore!