Etchepare: Lehen euscal idazle naffarra

Aurrecoan erraiten guenuen ecen Leiçarraga dela naffarreraren aita.

Eta halacotzat daducagu, eguiatan, baina gure lehen euscal idazle naffarra Bernard Etchepare içan dela ecin ukatuzcoa da, bera içan bait da lehen euscal liburua imprimatu çuena.

Etchepareren idazquera’ anabasa hutsa da, hala nola ikusten ahal bait da, adibidez, ondoco ahapaldi honetan:

 

Ehonere eztacussat nihaur veçain erhoric

Nic norgatic pena vaytut harc ene eztu axolic

çuhur banynz banynçande ny ere hura gaberic

Alabana ecin vci vehin ere gogotic.

Gure asmoa cein den jaquin araz dieçaçuedançat hona hemen nola liçatequeen eta aurkeztu gogo dugun goico ahapaldia naffarreraz:

 

Nehon ere ez dakussat nihaur beçain erhoric:
nic norgatic pena bait dut, harc ene ez du axolaric;
çuhur ba ninz, ba’ ninçande ni ere hura gaberic,
alabainan ecin utzi behin ere gogotic.

 

Oharra: ninçande = ninçate = ninçateque
Mendebaldeco euscarazcoac içan ecic, gainerateco autore gucien obra classicoac naffarrera unificatuan eçarri nahi ditugu.

 

Adeitassunez, Ossassuna eta libertatea

Josu Lavin

NAFFARRERA