ETBko aldaketak: barne lurrikara?

cc-by-sa: wikimedia
cc-by-sa: wikimedia

Roberto Moltalvillok, Informatiboetako buruak, email hotz eta zurrun baten bidez eman zien albistea ETBko gainerako kazetariei: “zenbait aldaketa egingo direla jakinarazi nahi dizuet”. Besterik ez. Eta gero kontatzen zuen nola eguerdiko eta gaueko albistegietako arduradunak ordezkatuko diztuzten Ana Azpirik eta Begoña Zubietak, Ana Ozalla-ren laguntzarekin.

Harrigarriena da kargugabetutakoekin, (Ane Miren Lizarralde, Marian Etxeberria) ez zela orain artean bilerarik egin , zer lortu nahi den, zein linea editorial hartu nahi den, alegia,  jakinarazi eta euren konplizitatea bilatzen saiatzeko.

Kargugabetzeen albistea zenbait egunkari eta hedabidetan nola kontatu den, ez da batere gustatu, antza. Iraileko datuek ere zerbait jartzen dute agerian: ETB ez dagoela sasoirik onenean. Normala kezkatuta egotea.

Esaterako,  Ester Udaondo, Informatiboetako zuzendari ordeak, beste mail bat bidali die kazetari guztiei, horretaz kexatu eta informazio horiek guztiek  “giroa txartzeko” beste helbururik ez dutela esan, eta bere karguari irmo eutsiko diola zehaztatzeko. Baina excusatio non petita, badakigu acusatio manifiesta izan ohi dela.

Itxura guztien arabera, ez da giro txoritxoaren erreinuan.

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

2 pentsamendu “ETBko aldaketak: barne lurrikara?”-ri buruz

  • Hiru kargugabetuez gain (ez ahaztu Sonia Hernando editore-laguntzailea ere postutik kendu dutela), beste bi kazetarik ere euren erabakiz postua uztea erabaki dute. Miren Josu Arrazola politikako arloburua izan da zuzendaritza berria lanean hasi zenez geroztik eta Roberto Pérez ekonomiako arloburua. Biek utzi dute euren arloburu postua, antza zuzendaritzaren erabakiekin bat ez etortzegatik. Hala ere, euren postuetan jarraituko dute, zuzendaritzak arloburu berriak izendatu artean.

  • […] relativa a la detenciones. ETB-2 se hunde en septiembre y ya es la cuarta cadena. – ZuZeu: ETBko aldaketak: barne lurrikara? – El Correo: hemen agertu behar zuen albistea “desagertu” egin […]