ETB, ETBren lehiakide

ETB, ETBren lehiakide

ETB, ETBren lehiakideETB azken aldi luze honetan ez da asmatzen ari, orokorrean. Bere audientzia tasak ez dira onak, eta zerbait ona egiten duenean zer esanik ez gaztelaniazko aldera iraultzen dela, normalean. Goizetan, lanera joan aurretik, telebista kate internazionaletara jo behar dut, geurea Supernanny eskaintzen ari delako (eta askotan atalak errepikatuz); 09:00ak arte, ezer ez.

Baina noizbehinka ere asmatzen dute, ezta? Noiz edo noiz, Artizarra, Jupiter, Pluton eta Merkurio ardatz beraren erroan lerrokatzenĀ direlarik; ilargia, eguzkia eta Saturnoren sateliteren bat paraleloan daudela; afalondoren telebista piztu eta Gu ta Gutarrak ez dagoen une bitxi eta ez-ohiko horietan.

Azken aldian ikuslegoak bi saio saritzen ditu, izan duten sharea horren erakusle: “Herri Txiki Infernu Handi” eta “El Lector de Huesos”. Datuak hemen, Mamba Negra txiolariak eskainita:

ETB, ETBren lehiakide

ETB, ETBren lehiakide

ETB, ETBren lehiakidePasa den igandean, “Herri Txikik” %4,8ko audientzia izan zuen, 43.000 ikusle inguru, alegia; %6,5aren batezbesteko adina 13 eta 24 urte artekoa. SEKULAKOA. SEKULAKOA! ZORIONAK! Programa horretako zuzendaria banintz ez dut ukatuko gauzatxoren bat edo beste aldatuko nukeenik, baina gauzak diren bezala onartu behar dira, zerbait ondo egiten ari diren seinale.

“El Lector” aspaldian ikusi dudan programa onenetakoa da. Tatuaiaz betetako kazetariari eskaintzen dizkioten plano horiek kenduta (atzean musika jarrita rock izarraren pare jarri nahi horretan), kasuen trataerak, objektibotasunak, profesionaltasunak eta Paco Etxeberriak ematen dion ukitu bakar eta ezin hobeak sekulakoa bihurtzen dute saio hau. Pena gazteleraz izatea, baina Etxeberriak euskaraz ez dakiela kontutan hartuta… Igandean %6,8ko audientzia izan zuen, 53.000 ikusle inguru.

ETB, ETBren lehiakideBaina datu positibo hauek badute alde ezkorra, izan ere sekulako konpetentziari egin behar baitiote aurre. Gainontzeko kate pribatu zein publikoez gain, bi saio hauek beste saio batekin lehiatu behar dute… hain zuzen ere, elkarrekin!!!

Nire ardura balitz buruarekin pitzatuko nuke horma, edo alderantziz. Zer nolako amorrua eta ezinegona ematen didaten horrelako erabakiek, ezin dut jasan, benetan. Denon diruarekin finantzatutako kate publiko batek zabor pila bat eskaintzen digu, eta behingoagatik bi programa txukun daudenean, ordu berean jarri eta biak ikusiko lituzkeen herritarra aukeratzera behartzen dute.

Artaburuak!

ETB, ETBren lehiakide

ETB, ETBren lehiakide

audientzia, el lector de huesos, etb, ETBren lehiakide, Herri txiki, herri txiki infernu handi, konpetentzia, lehiakidea, manba negra, paco etxeberria, share

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

13 pentsamendu “ETB, ETBren lehiakide”-ri buruz

  • euskaldun bat 2016-12-09 21:43

    Beno… kamioitzarrarena ere ona izan zen eh! šŸ˜‰

    Ulertzen dut diozuna… etsigarria… Baina arazoa sakonagoa da. Euskara bera krisian dago. Nola uler daiteke d ereduan ikasi duen gazte batek ordenagailuko programak espaƱolez izatea “euskarazkoa ez dut ulertzen” gaineratzen duen bitartean. Hemen pertsona guztiok bi aurpegi ditugu: bat publikoan agertzen duguna, antiespaƱola eta bestea, benetakoa, espaƱola. Eta hau hobera ez doa. Eta urte gutxiren buruan atzera bueltarik gabeko puntura iritsiko gara (dagoeneko iritsi ez bagara) eta hau amaitu da.

  • Arazoa da erdaraz elikatzen gaituztela. EiTBtik hasita, Deia eta Garatik jarraituta…
    Euskara irakasleen hizkuntza (askotan kaxkarra) bilakatu dela gazte gehienentzat.
    Eta arazoa da Euskararen eguneko agiriaren moduko kakazahar loratuekin engainatzen gaituztela (aurten alderdi abertzaleenen eta euskalgintza ia osoaren laguntzatz), benetako egoeraz oso bestelako irudi faltsua saltzen digutela, euskaldunok gero eta erdaldunduago gauen bitartean. Baina gauden isilik, ez ditzagun ugazabak, hangoak eta hemengoak aztoratu, ze baliteke , horiek haserretuz gero, diru publikoak (guztion diruak) orain baino are modu interesatuagoan banatzea… euskalgintzako eragile gehienen eta alderdi independentisten iisiltasuna eta otzankeria lagun.

    • euskaldun bat 2016-12-12 20:51

      Baina arazo guztia ez da “erdaraz elikatzen gaituztela”, arazoa kanpoan dagoela. Horrela balitz, pertsona guztiak bejetatiboak edo izango ginateke eta hori ez da horrela. Nahi duten bezala elika nazakete baina ni ez naute aldatuko. Jolastokian jolasten ari diren haurren gurasoak espaƱolez mintzo dira euren artean, tontotasun hutsagatik mintzo dira horrela, interesgarriagoak direlakoan edo, noizean behin umeari euskaraz eginaz eta agur eta kaixo euskaraz esanaz. Ez dira ohartu ere egiten lotsa ematen dutela inguru guztian baina horrela jarraitzen dute uste handiarekin. Tabernara joan eta telebista piztuta izaten dute, ez dago ezer berezirik ordu horretan telebistan, inor ere ez dago begira eta kate bat aukeratu behar… inoiz ere ez euskarazko kate bat, bada horratio gero! Eta hori taberna euskaldun batean! Beraz… zertan gabiltz telebistari, politikariei eta mariasantisima guztiari errua botatzen? Ez dagoen tokitik ez dagoela ateratzerik… hori diot nik.

      • Guraso hoiek egiten dutena ez da ba umeak erdaraz elikatzea? Ta hein batean ere demostratzen duela erdaraz elikatzen gaituztelako ere horrelakoak garela?Izan guraso hoiek,izan ikus entzunezko gutxi ta kalitate txarrekoak izateagatik, ez delako ia ezer bikoizten, Jaularitzak, aldundiek… erdaraz elikatzen gaituztelako? Ondo izan.

        • Ba euskaldun militanteek izan beharko dira elikadura horretan dieta aldatu beharko dutenek, ez du zentzurik gauzak euskaraz ez egoteaz kexatzea edo gobernuaren zain egotea.

          Berria existitzen da (ia inork komentatzen du hango berrietan), blogak eta foroak sor daitezke, nazioarteko telebisten saioen, bideoen edo filmen azpitituluak sor daitezke, podcast-ak grabatu, bideojokoak euskaratu eta abar. Baina noski, errazagoa da kexatzea.

          • Euskaldun militanteek gauza asko egiten dituzte, kexatzeaz gain. Baina kexatu beharra ere badago. Gehiago ere esango nuke. Oso gutxi kexatzen gara, jasaten dugun utzikeria eta arduragabekeria aintzat hartzen badugu. Salatu eta ekin beharra dago. Beti.

  • Gaur egun oso euskaldun gutxi daude euskaraz erdaraz baino errazago aritzen direnak. Euskaraz jarduteko erabakia eta borondate irmoak behar dira. Euskaraz aritzea, haize-kontra ibiltzea da ia Euskal Herri osoan, gero eta herri gutxiagoren salbuespenarekin.
    Eta EiTB-k ez du horretan laguntzen. ETB2 eta Radio Euskadi, erdaldunei zeharo zuzendutako kateak dira, ikus-entzule gehienak elebidunak dituzten arren, eta ETB1-i ez dago nondik heldu, salbuespenak salbu.
    Andu Lertxundik oso ondo azaltzen du hemen:
    http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/bideoak/osoa/3185116/bideoa-anjel-lertxundi-ahozkotasuna-finkatuta-hiztunak-lortuko-dira/

  • Gaiak erpin asko dauzka. Alde batetik, urteen poderioz nabarmena da ETB2 sortu izanak ETB1i (eta orain ETB3ri) kalte egin diola, aurrekontu gehiena erdarazko kateari esleitzen zaiolako. Bestaldetik, iruditzen zait ETB1ek jendartearen kontrako norabidean egin duela azken urteetan, hau da, Euskal Herrian euskararen erabilerak gora egin du, batez ere, gune urbanoetan eta, aldiz, ETB1eko programazioa gero eta ruralagoa da. Zentzu horretan, gune urbanoetarako egokiak diren iruditeriak falta zaizkio Euskal Telebistako 1. kateari. Era berean, batuera eta euskalkien arteko harreman gatazkatsua oraindik (nire ustez, behintzat) guztiz definitzeke ez dagoenez, horrek ere Euskal Telebistan bere eragina izan duelakoan nago. Herri Txikiren dohaietako bat izan da, besteak beste, tokiko euskalkia eta batuera modu nahiko naturalean uztartzea. Gainera, ez dut ulertzen nola tematzen diren telesaio zein filmeak bikoiztua ematen, jatorrizko bertsioan eman ordez. Baten batek esango du jendea ez dagoela ohituta zinema eta telesaioak jatorrizko bertsioan ikustera, baina jendea ez dago ohituta ere zinema euskarara bikoiztuta ikustera eta, orijinalean emanez gero, izango dute gainontzeko telebistek ez daukaten ezaugarri bat. Horretaz aparte, Lander Garrok Aiaraldean antolaturiko hitzaldi batean zioen, eta bat nator berarekin, ETBk desafekzio gero eta handiagoa daukala erdal zein euskal publikoekiko, hau da, bere entzulego potentziala eta naturala izan beharko litzatekeenak urrun sentitzen du telebista. Erdal katearen kasuan, arrazoi nagusia, nire iritziz, bada kate pribatu espainolen kopia kaskarrak egin nahi izatea, eredu propia definitu eta jorratu beharrean. El lector de Huesos salbuespena izan da norabide horretan. Azkenik, badaude beste arrazoi teknikoak ETBren noraeza honetarako: TDTren errealitatearen aurrean egokitu ez izana etabar.

    • Peru Dulantz 2016-12-15 09:47

      Ez nago ados. Bikoizketak behar-beharrezkoak dira, baina bikoizketa onak, noski. Ez gaudela ohituta filmal euskaraz ikusten? Ez da harritzekoa; gehiago emango balituzte ohituko ginateke. Jatorrizkoa euskaraz azpititulatuta? Ederki, baina ez ETB1n, hori euskarari lekua kentzea izango bailitzateke. Horretarako badago ETB4, zeina gaur-gaurkoz ia erabat erdaraz baita.

      • Denok ohitu ginen Dragoi Bola euskaraz entzutera, eta barre asko egin genituen “Snatch, zerriak eta diamanteak” pelikularekin, arazoa da EITB euskara sustatzeko sortu zenak gaur ez diola euskarari aurrekontuaren zati txiki bat besterik eskaintzen, eta hilabetean pelikula bat ez da nahikoa.

  • EITB gure herriaren negazionismoa egiten duen kate bat, beldurra diena HERRI edo NAZIO edo PUEBLO hitzei. Zaborra, euskara bultzatzeko sortu zena, gaur euskara marginatu eta askotan erasotu ere egiten duena.
    Horretaz gain , programazioa zaborra da, beste kate guztietan dagoen zaborraren kopia merkeagoa oraindik.Nik telebistarik iada ez det ikusten, eta lehen baino informatuako nago.

  • Ados Xabatekin.
    EiTBren programazioa iraingarria da euskaldunontzat oro har (Euskadi irratiaren salbuespenarekin).
    ETB-1en eskaintzen dituzten saioetako batzuk, Coscojales-telebistan ere ez lituzkete emango.
    ETB2 telenorte bihurtu dute Patxilo eta bere koadrilak boterea EAJrekin adostu zutenetik.
    Radio Euskadiko esatari batzuena errezitaldi espaƱolista da…
    Partido regioNalista Vasco fin ari da Madrilgo ugazaben aginduak betetzen.
    Ez dakiguna da ezker abertzalea nora begira ari den, edo bere arduradunek EiTB noiz edo noiz pizten ote duten ere.

  • Abenduaren 22an
    EiTB-noticias:
    -26 minutu Espainiako Loteriari
    -Minutu 1 Altsasuko auziari
    -2minutu Bakearen aldeko ELA-LAB-EHBildu eta EAJren agerraldi bateratuari.
    Eta horrela…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude