“ETA, une histoire basque” dokumentala

ETA une histoire basque
ETA une histoire basque

Behingoagatik, seriotasunez eta testuinguru historikoan jarriz kontatu du norbaitek ETAren historia. Edo hala iruditu zaigu guri, bederen.

Jende eta testigantza ugari, kolore askotakoak, nor bere ikuspegia kontatzen. 1959-2007ra bitarteko gertaera seinalatuenen aipamena ere bai.

Dokumentala ez da denen gustukoa izango, baina txalogarria Vargasek lortu dituen testigantzak eta tratamenduari eman dion seriotasuna.

Errepikatu egingo dute dokumentala, Ekainak 5ean, gaueko ordubatean. Ikusteko edo grabatzeko aukera daukanarentzat.

dokumentalaren azken planoa
dokumentalaren azken planoa


ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.