Este libro te salvará la vida

pn664.jpg
Ez dut besterik esan nahi: nekez hasi eta atsegin handiz amaitu dut irakurketa. Gizon onik munduan baldin bada, Richard Novak izeneko protagonista da. Aberatsa oso, ekonomia konponduta duen arren, ez daki zer egin bere bizitzarekin. Egia esan, nerbioso jartzen ninduen pasarte batzuetan eta gogoa ematen zidan ipurtzulotik pipermin bat sartzeko gizonari. Batzuetan ez dakizu ona den ala  zeharo den babua. Dena den, argazki bikaina Estatu Batuetako goi mailako jendearena, espektakuluaren ingurukoena bereziki… Idazkera ere ez du beste mundukoa A. M. Homes egileak. Emakumezko posmodernoa dirudi idazleak, baina tarteka ahantzi egiten zaio bai bata eta bai bestea. (Esate baterako, harrigarria egin zitzaidan emakume baten letren artean kausitzea gizonezkoon intimitateari dagokion konturen bat edo beste). Baina, hasieran adierazi bezala,  nola ez nuen besterik esan nahi, ba, horixe: nekez hasi eta atseginez amaitu dudala irakurketa. Badu zerbait, zehazten ez dakidana.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Este libro te salvará la vida”-ri buruz

  • Konatxe, Anagramak subentzionatutako bloga dirudi honek!

    Gureak ere, hala ematen du batzuetan…

    Eskuminak!

  • Efectivamente, Anagramak finantziatzen du blog hau. Milioi bat dolar ematen dit urtenbetean bere liburuak promoziona ditzadan. Blog honen arabera antolatzen ditu bere salmentak.
    Izanak izan, egin ezazu klik LIBURUAK sailean eta ikusiko duzu 17 sarrera daudela oraingoz. Ikusiko duzu, halaber, tartean badirela Anagramarenak ez diren liburuak, baina, bai, ondo diozu, hemen gehienak Anagramakoak dira. Zergatik? Anagramak doan bidaltzen dizkidalako. Horietako sarrera batean abisatu nuen horretaz. Nahiago nuke beste editorial batzuk ere gauza bera egingo balute. Euskal argitaletxeak tarteko.