Espainolez idatzi denok uler dezagun (eta abar)

Eguraldi aldakor honekin ez dago asmatzerik eta onena etxeko pantaila gero eta ugariagoen aurrean geratzea da askotan; aterkigabeak euritan eta euritakodunak eguzkipean bizitzera kondenatuta gaude bestela. Baina fededun itsuak zuek, asmatuko duzuelakoan batzuek, eta meteorologiaren oztopoak gainditzen dituzten eginkizunak dituzuelako besteek, kalera atera zarete hala ere. Horrenbestez eta eguraldiaren gorabeherak salbu, ezer gutxi dakizue asteburuak eman duenaz. Eskerrak ZuZeuko salabardoak ez dion lan egiteari uzten:

Gure Esku Dagok ekainaren 8rako antolatu duen giza katean parte hartzeko deia zabaldu nahi du, eta iragarki bat egingo du horretarako. Ehunka aktore kontratatzeko dirurik ez eta iragarkian parte hartzeko aukera ere zabaldu dute. Jada Bilbo eta Baionan egin dira grabaketak, eta besteak beste Donostian eta Iruñean ere egingo dira. Hori bai, ez diezaiotela flashmob edo lip-dub forma eman, arren. Hona Baionako grabaketaren making-offa, Ahotsa.info-ren eskutik.

Hego Euskal Herriko erakunde publikoak Espainiako bandera jartzera behartuta daudela salatzeko, Donostiako Gipuzkoa plazan ikurrin erraldoia ezarri zuten larunbatean. Martin Garitanoren zorabioak baldintzatu zuen ekitaldia, baina dirudienez, onera egin du; ikurrinak ere bere tokian jarraitzen du, gutxienez, Odon Elorzaren (ez)ustezko senide faltsuren batek osten duen arte.

  • “Espainolez idatz ezazu, denok uler dezagun”

Gauza jakina da futbola Espainiar estatuko kirol nazionala dela, eta ezaguna da zenbait espainiar nazionalisten euskara eta katalanaren erabileraren aurkako jarrera ere. Baina Tito Villanovaren heriotzak eta Gerard Piquék hari katalanez eskainitako hitzek agerian utzi dute beste behin:

Espainolez idatziEspainolez idatzi

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.