Espainiako Ligan ala Eurokopan lehiatu

Espainiako Ligan ala Eurokopan lehiatu

.
“Una liga para disfrutar y para hacer país”, zioen atzo GARA egunkariko titularrak, Osasuna eta Alavesen igoerarekin datorren urtean Ligak bost euskal talde izango zituela-eta. Lehiakiden laurdena euskalduna izango da datorren denboraldian. Non? Espainiako txapelketan.
.
Editorialak honela argudiatzen zuen lerroburua (gazteleraz): “La capacidad de los éxitos deportivos para movilizar y catalizar sentimientos de identidad está fuera de toda duda. Se constató ayer mismo en las calles de Iruñea o hace muy poco en Bilbo con la celebración de la liga del Athletic femenino, y se está percibiendo estos días en la Eurocopa con la enorme implicación de las aficiones. Para naciones pequeñas como Islandia, Albania o Gales, el torneo es mucho más que una competición de fútbol: tiene un enorme valor interno y externo, puesto que es una ocasión de hacer país y de presentarse ante el mundo”.
.
Espainiako Ligan ala Eurokopan lehiatuKirol arrakastek identitate sentipenean eragiteko duten gaitasuna kolokan jarri gabe, lerroburuak dioen legez “herria egin” nahi bada, nazioarteko txapelketetan lehiatzeko baimena duen taldea dugu Alaves-Erreala derby bat baino beharrezkoagoa; Espainiako Ligaren baitan izango diren 20 derbyetatik adibide bakarra jartzearren. Selekzio propioa izatea.
.
Eta horixe eskatu dio Iñigo Santxo abokatuak UEFAko lehendakaritzari, gutun baten bitartez. Idatzia Change plataforman dago duela aste batetik hona, ados dagoenak atxikimendua eman diezaion. Dagoeneko 10.000 sinaduretara heltzear da eskaria. Hauxe da:

.

Euskal kirol Selekzioak, nazioarteko txapelketa ofizialetan

“Eurocopako azken fasearen atarian, euskaldunok beste behin ere ikusten dugu geure nazioaren koloreen defentsan, ezingo ditugula euskal futbolariak animatu, hortaz, UEFAko lehendakaritzari, helarazi nahi dizkiogu, zenbait kontsiderazio.

Kirolari orok, bere nazioaren koloreekin, eta bere ereserkiaren doinuenpean lehiatzeko eskubidea du. Euskal Herria nazio bat da, hortaz, berezko kirol selekzioak izateko eskubidea dagokio, nazioarteko txapelketetan parte hartu ahal izateko.

Nazioarteko Federazio eta kirol Elkarteek duten izaera juridikoak, oraindik independentzia eskuratu ez duten lurraldeen Federazioak onartzeko aukera ahalbideratzen du. Adibideak ugariak dira: Gales, Eskozia, Ipar Irlanda, Gibraltar

Euskal Herriko Futbol Federazioa ez dago Futboleko Nazioarteko Federazioen barnean (UEFA, FIFA), soilik, kiroletik at beharko luketen irizpide politiko baztertzaileengatik.

Lagun arteko partidatan 80 urte baino gehiago aritu eta gero, futboleko Euskal Selekzioak soberan egiaztatua du, duen kirol gaitasuna, hortaz, hurrengo Eurocopan parte hartuko balu, txapelketaren interes deportibo eta mediatikoa handiagotu egingo litzateke.

Honako honen bidez eskatu nahi dizu(e)gu, dagozkion izapideak burutu eta gero, UEFAn Euskal Herriko Futbol Federazioa onartzea, antolatuko dituen lehiaketa ofizial guztietan parte hartu ahal izan dezan.”

.

Euskal Herrian, 2016ko maiatzaren 10ean,
Iñigo Santxo Uriarte

.

Euskal Herriak futbol Selekzio propioa behar duela uste baduzu, sinatu ezazu

Espainiako Ligan ala Eurokopan lehiatu / Espainiako Ligan ala Eurokopan lehiatu