Espainiako gobernuaren eskariz, Auzitegi Gorenak debekua ezarrri Iniciativa Internacionalistari

Iniciativa internacionalista

Batasunaren oinordeko direla argudiatu zuen Espainiako Gobernuak estatuko abokatuaren eta fiskalaren aitzinean eta, beraz, ez dagokiola hauteskundeen parte hartzerik. Halaxe ebatzi dute orain Auzitegi Gorenean. Hamaika epailek erabakiaren alde eman du bozka, eta bostek kontra.

Hala ere berriro bildu beharko Auzitegi Gorena osatzen duten epaileek azken txostena idatzi eta afektatuei jakinarazpena egiteko. Nolanahi den, azkenean, epaile guztiek sinatuko dute erabakia, disidentziari eta boto partikularrik ager ez dadin.

Iniciativa Internacionalistakoek jakinarazi dute, Espainiako Barne Ministroaren eta Justiziakoaren aurka jarriko dutela kereila, kalumniak eta irainak egon direla eta.

Azpian, Iniciativa Internacionalista aurkeztu zeneko bideoa.

http://www.youtube.com/watch?v=7comqKEvKOk

Alfonso Sastre, Hauteskunde europarrak, Iniciativa Internacionalista
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude