Espainia, pilota kontuetan eskua sartu nahian

Espainia, pilota kontuetan eskua sartu nahian

Espainia, pilota kontuetan eskua sartu nahianEuskal Irratiak, Ipar Euskal Herriko irratien sarearen bitartez ezagutu dugu berria: “Espainiako federazioak ez lukeela gehiago nahi Iparraldeak parte har dezan GRAVNI izeneko txapelketan”. Mikel Larralde, pilota ligako Ipar Euskal Herriko ordezkariaren hitzak dira, Donibane Garazin batzar nagusia egin eta biharamunean.

Mikel Larralderekin elkarrizketa (Euskal Irratiak)

GRAVNI txapelketa herrialdeka jokatzen da sei talderen partaidetzarekin, Hego Euskal Herriko lau herrialdeek talde bana dute, Ipar Euskal Herriak bat eta Espainiako Errioxak beste bat. Trinketean eta ezker paretan jokatzen da hainbat modalitatean (mutilen zesta-punta, nesken frontenisa…), eta esku-pilotak izan ohi du partaidetzarik handiena.

“Frantziako Pilota Federazioko lehendakariaren bitartez jakin dugu berria -jarraitzen du Larraldek-; Epainiakoak idatzi ziola esanez ez zuela gehiago onartuko Ipar Euskal Herriak Espainiako lurretan jokatzea”. Orain arte, txapelketan parte hartu duten hiru urteetan, ez omen da trabarik izan, eta Madriletik datorren erabakia politikoa dela uste dute.  Alta, garbi dute txapelketan parte hartzen jarraituko dutela; “kirola egiten, pilotan, gure herrian, Euskal Herrian eta euskaldunen artean”.

.

Pilotaren alde

Mikel Larralde ez ezik, Eukadiko Pilota Federakundeko lehendakari Patxi Jauregi ere elkarrizketatu du Euskal Irratiak; garbi mintzatu da.

“Galdera nagusia da nor den García Angulo [Espainiako Federazioko presidentea] Ipar Euskal Herriari jokatzea debekatzeko”, adierazi du Jauregik, Espainia aldetik datozen esku-sartze ahaleginekin harriturik.

“Guk argi utzi dugu ez dugula denbora alferrik galtzeko pilotaren alde ez dagoen jendearekin”, jarraitu du Jauregik. “Harreman estua dugu Nafarroa eta Errioxakoekin, García Angulo izan ezik pilotaren alde gabiltza guztiok, eta gauzak mahai gainean jarrita ez da inolako arazorik egongo kontua bideratzeko. Ipar Euskal Herriak parte hartzen segitzeko ez da arazorik izango; aurrera jarraituko dugu”.

Espainia, pilota kontuetan eskua sartu nahian

esku-hartzea, GRAVNI, Kirola, Pilota

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude