Eskoben iraultza

Eskoben iraultza

Atzo oharkabean pasa zitzaigun askori Etxeko Langileen Nazioarteko eguna, eta berandu bada ere aipatu nahiko nuke. Izan ere, emakume langileen prekarietatea azaleratzen duen ogibide feminizaturik badago, hauxe da.

Eskoben iraultzaZaintza lanen gutxiespenaren errealitate gordina ikus daiteke etxeko langile (gehienak emakume) hauen azaletan. Baldintza kaxkarrak eta errekonozimendurik ez. Gaia ez da isolatua, zoritxarrez. Sistemak berak gutxiesten baititu espazio pribatura mugatzen diren lanak, noski, emakumeei dagozkienak.

Hainbeste prekarizatu genuen lana, hain bazterreko bilakatu genuen, non, emakumeen perfila ere aldatu egin zen; emakume etorkina, bere sorterria arrazoi ekonomikoengatik utzi behar izan duena, ilegala dena paperik ez duelako… Funtsean, emakume ikusezinak. Orain aldiz, akaso, krisia medio berriro aldatu da errealitate hau.

Hala ere, ez dut uste emakumeek esparru pribatuan egiten duten lana merkantilizatzea denik irtenbidea; gaur egungo sistema kapitalista patriarkalak merkatua eta lana jarri nahi ditu erdigunean, eta geu (bizitza eta pertsonak) jartzen garen artean, jai daukagu!

Eskoben gainean jarri eta etxeko leihoetatik herriko plazetara irteteko ordua da.

Eskoben iraultza