Ertzaintzaren jokabidea “gehiegizko” izan zela salatu du Gernikako alkateak

Presoen aldeko edozein espresio debekatzen da egun Euskal Herrian. Gernikako jaiak ez ziren salbuespen izan. Zenbait ekimen debekatuak izan eta Ertzaintzak bortxaz disolbatu zituen festa-giroa zapuztuaz. Jose Mari Gorroñok, Gernikako alkateak, salatu zuenez “gehiegizko” jokabidea izan zuen Ertzaintzak; agure, ume eta jende ugari zegoen jai-gune batera “bortxaz sartu baitziren”.

Audientzia Nazionalak debekatu zuen presoen aldeko kale-jira bat disolbatu, eta lau pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak. Laurak jada libre geratu dira, baina, epailearengana joateko beharra dute deituak izanez gero.

Barne sailburuak adierazi duenez, Ertzaintza “legea betearazten” saiatu zen soilik. Egin behar zutena egin zutela adierazi dute Lakuatik.

Ertzaintza presoen aldeko ekitaldi batean - ukberri.net cc
Ertzaintza presoen aldeko ekitaldi batean - ukberri.net cc
Bizkaia, Bortxa, errepresioa, Ertzaintza, euskal presoak, Gernika, Jose Mari Gorroño, Presoa
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude