Ertzaintza: sindikatu bat putetxeek finantziatua

ertzaintza

ertzaintza
Gobelas, sindikatua publizitate truk finantziatzen duen Leioako putetxe ezaguna

Ez diot nik hori, e, El Mundo egunkariak zabaldu du berria. Ertzaintzaren barruan hainbat sindikatu daude: Erne, ELA (sic), eta Esan, handienak hurrenez-hurren; atzetik Sipe sindikatua dago, gutti goitti beheitti %10eko ordezkaritzarekin. Azken talde honek poliziaren zenbait goi karguk kobratutako gehiegikeriak salatu zituen; horretaz gain, Ertzaingoa izeneko aldizkaria kaleratzen du, eta bertan, besteak beste, bost putetxe ezagunen iragarkiak agertzen dira. Egunkari espainiarraren arabera, EAEko handi eta ezagunenetakoak. Horietako bat, Yokin Club da, eta bere web orrian argi eta garbi dio zertan datzan enpresak, norbaitek zalantzaren bat gordeko balu: “Putas en San Sebastian”.

Sipe sindikatuak ez omen du aparteko arazorik ikusten praktika honetan, negozio legalak direlako; kontxo, extralurtarra sentitu naiz bapatean, uste nuen prostituzioa legez kanpokoa zela. Ez nahastu; nire idatziak irakurri dituzuenak ondorioztatuko zenuten legez kanpoko afera askori dioten atxikimendua. Erran nahi baita, legez kanpokoa ez dela niretzako “txarraren” sinonimo. Edonork sexu langile izan nahi badu, zilegi da, noski baietz; baina hori al da bertan dauden emakume guztien egoera? Denak al daude bere borondatez? Lan baldintzak legalak al dira? Nik ez nuke eskua sutan jarriko.

Batek daki zenbait diru mugitzen duen prostituzioak Euskal Herrian. Batek daki zenbait langile aske dauden, eta zenbait lotuta, behartuta, zenbait lan baldintza negargarriekin. Begiak itxi eta irudi indartsu bat etorri zait burura: sexu langileen greba orokor bat, sexu langileen sindikatuak bultzatuta, eta ziurrenik erreprimitua lehenago edo beranduago beste sindikatu batzuen parte diren ertzainengandik, esaterako Sipe, edo Erne, edo Esna, edo ELA (sic).

ertzaintza

2 pentsamendu “Ertzaintza: sindikatu bat putetxeek finantziatua”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2016-08-15 13:48

    Prostituzioa legezko jarduera da; proxenetismoa dago legez kanpo.

    Zurrumurruen arabera, polizia askok, beren lanbidearen fama txarragatik andregairik aurkitu ezinda, profesionalen derbitzuak kontratatzen omen dituzte. Alegia, polizien artean putazaleen ehunekoa hagitz handia dela.

  • Airbag pelikula ikusi besterik ez 😉