ETA, erakunde desarmatua

ETA, erakunde desarmatua

Armak gizarte zibilaren esku utzi dituela. Horrela jakinarazi berri du ETA erakundeak, “armagabetua dagoela jada”.

Jakinarazpena BBC hedabidera bidalitako ohar bidez egin du, eta bertan eskegi dute elebitan jasotako gutuna; ingelesez eta espainolez.

BBC-k ETA zer den azaldu eta su etena iragarri zutenetik gaur egunera egindako bidea laburtzen du. Erresuma Batuko hedabideak, bihar Baiona armagabetze prozesuaren erdigune izatea espero dela dio; “momentu historikoa, Europako azken matxinadaren bukaera seinalatuko baitu”.

ETA, erakunde desarmatua

ETA, nazio askapenerako erakunde sozialista iraultzaile euskaldunak, nazioarteari jakinarazi nahi dio jada erakunde armagabetua dela, kontrolpean zituen arma eta leherkariak dagoeneko gizarte zibilaren esku baitaude.

Bide nekeza eta zaila izan da, espainiar eta frantziar estatuek ahal izan dituzten oztopo eta arazo guztiak jarri dituztelako, garaitu eta garaileen eskeman tematuak, bide polizialean gotortuta.

Zorionez, gizarte zibilak pausu bat eman zuen aurrera, eta armagabetzearen erantzukizun politiko eta teknikoa hartuz, betikotzeko arriskua zuen blokeo egoera bat askatzeko pisu erabakigarria izan du. Azpimarratu beharra dago, neurri berean, bide honek euskal erakundeen babesa izan duela.

Prozesua ez da bukatu, “armagabetze eguna” biharkoa izango baita, eta horregatik ohar bat egin nahi dugu, bakearen etsaien aldetik erasoak jaso ditzakeela. Aurrera egiteko berme bakarra bihar Baionan armagabetzea babesteko asmoz batuko diren milaka lagunak dira.

Herriaren alde hartu genituen armak, eta bere eskutan uzten ditugu orain, gure herriaren bakea eta askatasuna lortzeko bidean pausuak ematen jarraitzeko, askabidean aurrera egiteko konpromisoak hartu behar dira-eta.

ETA, erakunde desarmatua

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “ETA, erakunde desarmatua”-ri buruz

  • Bere askatasuna galtzen duten eta berebiziko indarra menpekotasunean agortzen duten herriek ez dute lekurik historian.

  • Euskal Herriak
    gerra guztiak galdu ditu, 1960-1976koa