"Enpresa eta euskara, sareak sortzen" jardunaldia

Hizkuntza: Euskara

Izen ematea: komunikazioa@baieuskarari.org helbidera idatziz edota 619909882 telefonora deituz

Jarraipena: twitter.com/baieuskarari edo #enpresarean etiketarekin

Kostua: doan

Egitaraua: 9:30 – 13:30

o 9:30 – 10:00: Rober Gutiérrez (Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaria)

§ Bai Euskarari Ziurtagiriaren webgunea eta jardunaldiak aurkeztuko ditu

o 10:00 – 10:45: Eneko Astigarraga (Codesyntax enpresako gerentea da eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea Ekonomia eta Enpresen Zientzien Fakultatean. Horrez gain, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko zuzendaritzako kidea da).

§ 10:00 – 10:30 Euskara, enpresa eta sarearen inguruko informazio orokorra emango du: euskaraz lan egin ahal izateko zein erreminta dauden azalduko du; enpresaren kanpora nahiz barrura begirako jardunean erreminta horiek egoki erabiltzen dituzten zenbait adibide emango ditu; eta azkenik, adibide horiek estrapolatuz eta ondorioak atereaz euskara, lan-mundua eta sarea nola lot daitezkeen azalduko du.

§ 10:30 – 10:45 Galde-erantzunak

o 10:45 – 11:30: Jabi Asurmendi (Bitarlan enpresako gerentea da, Berria egunkariaren Zibergela informatika atala eta blogaren idazlea eta Informatika irakaslea Lanbide Heziketa eta Bigarren hezkuntza institutu publikoetan. Horrez gain, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko zuzendaritzako kidea da).

§ 10:45 – 11:15 Euskaraz lan egin nahi duten enpresen elkarlana eta sarelana taldea Facebook-en.

§ 11:15 – 11:30 Galde-erantzunak

o 11:30 – 12:00 Etena

o 12:00 – 13:30: Funky Projects

§ Dinamika parte-hartzailea eramango dute aurrera “dibertsioa eta euskara lan munduan” gaitzat hartuta.

o 13:30 Rober Gutiérrezek jardunaldia itxiko du.