Enigmadun ipuina

Luis Mateo Diez Leongo idazle bikain baten izena da. Gauza asko eta ederrak idatzitakoa da bera. Gogoan dut haren ipuin motzetako bat. Honela dio gutxi gora behera:

Gure etxe atarian beti egon izan da ur putzu sakon-sakon bat. Uste dut gure birraitonaren aitak egindakoa dela. Gure anaia txikiena, Nikolas, haraxe joan zen behin ura ateratzera, baina bertan erorita galdu zen betirako.
Anaia arreba asko izateak eta handik hona iragandako denbora luzeak bakarrik arindu digu Nikolas galdu izanaren mina. Hala ere, hogeitamar urte baino gehiago dira putzu horretatik ez duela sekula inork urik atera.
Lehengo egun batean, ordea, gure anaia zaharrena ausartu zen handik baldekada bat ur garbi-garbi ateratzera. Eta baldearen barnean botila bat aurkitu zuen, eta botilaren barnean mezu bat: “Ez kezkatu, hemengo hau beste edozein mundu bezalakoa da” .

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude