Eneko Goiak elkarbizitza maite al du?

Eneko Goiak elkarbizitza maite al du?

Aldaketen sortze prozesua gatazkaz beteta egoten da. Gehienetan aldaketa sozialak gatazkatsuak izaten dira, hori esaten digu historiak. Hori dela eta gatazka bat ikusten dudanean oso pozik jartzen naiz. Hala ere, askotan nazka ez sentitzea ezinezkoa da, gaur adibidez, Eneko Goia jaunaren hitzek kriston nazka eman didate. Sentitzen dut baina ezin ditut horrelako diskurtso legezale-formalistak jasan; gezur eta manipulazio hutsa direlako. Ongi etorri Donostia eta Ñoñostiaren arteko gatazkara!

Zer esan du ba?

“El alcalde de Donostia acusa a Gipuzkoa Zutik de vulnerar las «normas de convivencia»”. 1

Eneko Goiak elkarbizitza maite al du?

Benetan? Alkateak uste du “normas” eta “convivencia” hitzak esateagatik bere diskurtsoa egia bihurtuko dela. Zoritxarrez, alkate jaunaren diskurtsoa falazia besterik ez da. Liberalentzako (Locke-ren arabera) Estatuak eta legeak balio dute herritar zintzoak kriminalengandik babesteko. 2

Liberalek beti legezale diskurtso formalistak erabili dituzte jendartearen harreman sozialen izaera politikoa ikusiezina bihurtzeko eta eztabaidak euren menpe-lurretara eramateko. Hala ere, garrantzitsua da identifikatzea diskurtso honen atzean dagoen ordena ideologikoa; zera, positibismoa sortu zuten ideologia liberalari izaera zientifikoa emateko, beraz, esaten duten guztia Egia da. Positibismo ernegatu honentzako, formak dira garrantzitsuena -Factuma- jasotzen, hartzen edota esperimentatzen dudana, factum-a izango litzateke. Akanpada bat dago kalean, hiriko araudiarekin kontraesanean dago eta berdin zait esan behar dutena, esango lukete gobernuko formalistek. 0rduan, desalojatu egin behar ditugu, oso sinplea da eta seguruenik, konplexu moralak kentzen dizkio alkateari lasai-lasai lo egiteko.

Nola eraiki da araudi hori? Benetan araudiaren arabera ezin da akanpada bat montatu Bulen? Ez dakit, aspergarriak iruditzen zaizkit hitzontzikeria legezale horiek, bilatu ditut araudiak, saiatu naiz irakurtzen, hala ere, ez dut akanpaden aurka hitzik topatu…

Nori galdetu diote araudi hori egiteko? Lerdoak gara eta funtzionarioek esan behar digute nolakoak izan behar diren gure bizitzak?

Adibidez, turistek eta turismoaren industriak hiri baten bizitza, elkarbizitza eta oreka hondatzen dituzte, Bartzelonaren kasuan ikus dezakegu. Hala ere, alkatea eredu honengatik kezkatuta al dago?

Elkarbizitzarengatik hain larrituta dagoenez…

Ideologia liberalaren beste aspektu bat finkatzen da, denok dakigun bezala, bi zutabe hauetan: “Ordena eta Progresua”. Zentzu honetan, eta agian horregatik dabil alkatea “normas de convivencia”-engatik hain kezkatuta; Gipuzkoa Zutik-en akanpada desordena bada eta Erraustegia progresoa, bai horixe!

Atzo, Buletik ibili nintzen eta anormalidaderik behintzat ez nuen ikusi. Ikusi nituen gazteak, helduak, umeak… elkarrekin, hitz egiten… hori baino normalagorik?

Portzierto, “elkarbizitza” ez da Donostia2016ko hitz polit bat bakarrik, hala ere, ematen du politikariei “benetako elkarbizitzak” beldurra ematen diela…

Niretzat gauza bat argi dago, bi mundu, bi ikuspegi, bi proiektu daude area politikoan, eta gu euren munduan ez gara kabitzen; horregatik ezin dute irabazi!

.

1.- http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160607/el-alcalde-de-donostia-acusa-a-gipuzkoa-zutik-de-vulnerar-las-normas-de-convivencia
2.- http://pendientedemigracion.ucm.es/info/eurotheo/diccionario/L/liberalismo.htm
Eneko Goiak elkarbizitza maite al du? / Eneko Goiak elkarbizitza maite al du?
EAJ, elkarbizitza, eneko, erraustegia, gipuzkoa zutik, goia, PNV

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude