Elizara joaten al zara?

Euskaldun ona izateko fededuna izatea oinarrizko ezaugarria zela esan zuen baten batek XVIII. mende inguruan; oraintsu arte izan da hala. Garai horretako estalki erlijioso zurrun hura, ordea, uxatu da Euskal Herriko ohituretatik. Gero eta gutxiago dira fededunak, eta, akaso, baita fededun izanik elizara doazenak ere. Ez da eliza faltagatik ordea, horretan gutxik irabaziko baitigute. Dorre luzeetako bankuak husten doaz, eta baita bisitarien adina zahartzen ere. Salbuespen bitxiak dira haien bizitza eliza katolikoari eskaini nahi dieten gazte akolitoak. Kontrara, ehunka milaka dira fraide artean hezi diren euskaldun helduak. Baina, elizaren dotrinak ez ditu nahi beste kristau sortu,  hori bistan da. 2012. urte honetan, zenbat ote dira mezetara doazenak. Igandeetan agian? Ezkontzetan? Hileta-elizkizunetan? Errege gauean? Hortxe galdera, euskaldun zintzo hori, elizara joaten al zara? (Ez dugu elizara joatea bezala hartuko turismo eliztiarra)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “Elizara joaten al zara?”-ri buruz

  • Eustat-ek ez du neurtzen zehazki zenbat jende doan mezara, bai aldiz batez beste zenbat denbora eskaintzen diegun erlijio ekitaldiei, bost urtean behingo Denboraren Erabileraren Inkestan. Horren arabeta, Euskal Autonomia Erkidegoan, erdira jaitsi da parte-hartze maila 1993tik 2008ra bitartean.

    Denboraren erabilera: gizarte-harremanak: http://eu.eustat.es/estadisticas/tema_173/opt_0/tipo_4/ti_Denboraren_erabilera/temas.html#axzz1w9tjWEJu

    • badakit apaiz askok ez dutela ezer ikusi beharrik kupularekin,baina hobe inpernuan,Roukorekin baino.Hauen ideak jarraitzen badute ez dago jaingoikorik.

  • Zeruan aspergarri guztiak daude, eliza katolikoaren buruak, hiltzaileak, lapurrak, zanpatzaileak… Egun guztia otoitzez pasatzen omen dute. Infernuan, berriz, fandangoan, sagardotegian, sokamuturran… eta bertan direnak herritar xume-xumeak.
    Hautua erraza da. Gora infernua!

  • Ez dut oso ondo ulertzen kupularen eta jarraitzaileen arteko bereizketa dontsu hori. Oinarriaren peoi bat bazara piramide guztiaren ezinbesteko elementua ere bazara, eta beraz, piramide-buruak egiten duenaren erantzule. Bestela esanda, eta aldeak alde, zer deritzozue esaldi honi: ” ni nazismoaren buruen alde ez nengoen, baina oinarrian bazeuden oso pertsona baliotsuak gauza on asko egin zituztenak”!!!!?????

    • Amonamantangorri 2012-05-30 00:19

      Bo, gure aitatxik gerran nazionalen aldean borrokatu zuen. Ez behartuta, baizik konbentzimenduz. Hala ere, bistan da, gure aitatxi ez zen Franco generala…

  • Beraz, Eliza katolikoaren kasura bihurtuta, nola banatzen dira ardurak?? berbarako, Boli Kostan munduko katedralik handiena egitea-bedeinkatzea-onartzea-erabiltzea-justifikatzea nork nondik (sosak) norekin (botere ustelarekin) norentzat nola zergatik…