“El Mundo”k euskarazko Wikipediari buruz hitz egitea nahiko genuke

Basque_conflictAztoratuta dabiltza azken aldi honetan “errelatoa“ren kontuarekin espainiar ultra-zentruko komunikabideak. Presoak ez badira, Otegik bestea esan duela da, eta bestela ere nahikoa dute ETAko irakasleek hezkuntza datu onenak ematen dituela demostratzearekin. Joan zen astelehenean El Mundo egunkariak zekarren albistea: Ingelerazko Wikipedian “Basque Conflict” izeneko artikuluan Franco eta Otegiren aurkako gerra zela esaten zen. Wikipediako artikuluak ez dio hori, baina titularra inpaktuzkoa zen.

Hara ba! Euskaraz ez dugu “Euskal Herriko gatazka” izeneko artikulurik. Normala ere, zaila egiten baitzaigu horrelako gai bati ekitea. Baina tira… eta 165.000. artikulua hori balitz? Eta artikulu horretan hamarnaka lankidek hartuko bagenu parte? Hori da erronka, errelato kolektiboa eratzea. Horretarako sortu dugu jada artikulu definitiboaren zirriborroa izan daitekena hemen. Zuk ere lagundu artikulua eginez, ea El Mundok euskarazko Wikipediari publizitatea doan egiten dion!

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

3 pentsamendu ““El Mundo”k euskarazko Wikipediari buruz hitz egitea nahiko genuke”-ri buruz

  • “Euskal Herriko gatazka XX. mendearen erdialdean abiatutako gatazka da”

    Egia izango ote al da ABCk aurrekoan zioena? http://www.abc.es/cultura/libros/20131204/abci-diez-verdades-mentiras-pais-201312031325_2.html

    Bai, zirriborroa da, baina lehenengo esaldia, hain esaldi garrantzitsua, historiaren hasiera, guk geuk gaizki ezartzea larria da.

    Euskal herriko gatazka zein da? ETA? Edo Espainia eta Frantziaren barruan gaudela, konkistatuta? ETA aurretik ez zegoen gatazkarik?

    • Amonamantangorri 2013-12-07 15:17

      Ipar Irlandaz ari direla, ingelesezko artikuluan “The troubles” delakoen hasiera 60ko urteetan markatzen da, nahiz eta gero aurrekariez mintzatzean mendeetan oso-oso atzera joan. Nire ustez, zuzena litzateke Euskal Herriari buruz ere gauza bera egitea.

      • Galder Gonzalez 2013-12-07 21:03

        Kontua da… hasi beharko zaretela ZUEK egiten eta hori moldatzen. Wikipedia guztiok egiten dugu!