GuraSOS-ek, larunbateko ekitaldi dibulgatibora etortzeko deia

GuraSOS-ek, larunbateko ekitaldi dibulgatibora etortzeko deia

GuraSOS-ek larunbatean Orona-Ideon antolatu duen ekitaldi dibulgatibora etortzeko deia egiten du

GuraSOS taldeak, Zubietan egitekoak diren erraustegiak haur eta gaztetxoengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldeak, jendartean elkarrizketa bultzatu eta osasungintzako profesionalen arteko eztabaida guneak bideratzeko jardunaldia antolatu du larunbatean arratsaldez, Orona-Ideo gunean. Fernando Palacios, ikerketa Zientifikoen Goi Zentroko Zientzialari Titularrak (CSIC) eskainiko du hitzaldi nagusia. Familia guztiarentzat plana prestatu dutela eta etortzeko deia egiten dute antolatzaileek. Egitaraua: www.gurasos.org

GuraSOS-ek, larunbateko ekitaldi dibulgatibora etortzeko deiaErraustegiak osasunean izan ditzakeen ondorioak” izenburupean, gurasoak, familiak, osasun komunitatea eta hezkuntza komunitatea bildu nahi dituzte ekitaldi honetan. Haur eta gaztetxoentzat jarduerak eta jolasak ere prestatu dituzte (denbora libreko monitoreak egongo dira), beraz, familia guztia etortzeko plana izango da. Ekitaldia arratsaldeko 16:30etan hasiko da.

Fernando Palaciosek, CSICeko zientzialari titularrak eskainiko du dibulgazio-hitzaldi nagusia.

Ekitaldi honetan, erraustegiek osasunean sor ditzaketen eraginei buruzko informazioa jasotzeko aukera eskaini nahi dute, jendartean elkarrizketa bultzatu eta osasungintzako profesionalen arteko eztabaida guneak bideratu.

PROGRAMA IKUSTEKO: www.gurasos.org