Ekainak 27-28: Clown ikastaroa Beran

Clown ikastaroa

NORBERAREN CLOWNA LEHEN ALDIZ TOPATZEA

2009ko ekainaren 27 eta 28 ALKEBEREA landetxean (Bera / Nafarroa) . 16 orduko ikastaroa mantenu osoan – Denentzat irekia
Animazioa: Ramon Albistur – gestioa eta sukaldaritza: Esther Carrizo

Clownarenganantz hurbiltzen garen aldiro, topaketa gertatzen da. Ez du inporta zein den daukagun esperientzia, beti aurkitze berri baten aukera sortzen da, behin eta berriro saiatu eta pertsonaia geurea propioki egiteko ildoa atzematen.

Ikastaroak herrialdean elkarrekin bizitzen diren hizkuntzen arteko topaketa proposatzen du: euskara, gaztelera eta frantsesa.

TALDEA: gehienezko kopurua 12 pertsona (ez da antzerkian edo clownean aritzeko esperientzia izan behar).

LEKUA: Alkeberea landetxea, Larrun mendiaren magalean kokatzen da, naturarekiko harremanetara  gomitatuz, baita gure kultura transmititzera ere. Irekiera bikoitza horrek clownaren lana kutsatzen du, pertsonaiak daukan neurri mitikoa atzematen dugu hasieratik. Lana bai aretoan, bai kanpoan garatzen ohi dugu, gertu dagoen naturak eskaintzen ditugun lekuetara joaten, bere baitan dauzkan musikarantz, kondairarantz eta historiarantz hurreratuz.

JANARIAK: gure ikastaroak antolatzean ongi eta bereziki zaintzen dugu janarien prestaketa, osagai biologikoei lehentasuna emanez eta dieta bereziak kontuan hartuz. Gure ogia egiten dugu, baita gure jogurtak, postreak, mermeladak eta abar ere. Mahaira joateko tenoreak atseden hartzea, gozatzea eta elkar banatzea izan daitezen saiatzen gara.

Prezioa: 250,00€ (egoitza mantenu osoan eta ikastaroa barne).

ORDAINTZEKO ERA: izena emateko unean lehendabizi 150,00€ ordainduko da. Gainerakoa ikastaroa hastean diruz edo bezperan banku intsuldaketa eginez. Azken momentuan ikastarora etortzeko ezintasuna baduzue, izena emateko dirua itzuliko zaizue, beti ere ikastaroa hasteko 4 aste baino lehen abisua emanda  (hots, maiatzaren 29a baino lehen); epe hau pasatuta diru kopuru hori itzultzeko aukera bakarra da zuen lekua bertze pertsona batek betetzea.

UHARTEAN – 61pk – 31780 BERA (Nafarroa) – TEL.: +34 9 48 63 11 62
uhartean@uhartean.com
mugabeclown@uhartean.com
www.uhartean.com

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.