Ekainak 11 eta 18: Bisita gidatu bereziak Tabakalerako Look Again erakusketan

Bisita gidatu hauek ekainaren 11an eta 18an ziango dira, arratsaldeko 19:00etan, eta doakoak izango dira.

Joan den ostegunean hasi ziren bisita gidatu “berezi” hauek Lidia Montesino kazetari eta ikus-entzunezkoen sortzailearen eskutik. Ostegun honetan, hilak 11, Zuhar Iruretagoiena artista zarauztarraren txanda izango da. Arte Ederretan lizentziatua EHUn, hainbat talde erakusketetan parte hartu du eta zenbait bakarkako erakusketa ere egin ditu. Gainera, sariak eta bekak ere eskuratu ditu arte munduan, horietan azkena 2009ko Ertibil Bizkaia sariketako lehen saria.

Hilaren 18koa izango da bisita “berezi” hauetan azkena, eta Aizpea Goenaga izango da erakusketako gidari lanak egiteaz arduratuko dena. Aktorea, gidoigilea, idazlea, zuzendaria… ezaguna da Aizpea Goenagak jorratu duen ibilbide profesional jori eta polifazetikoa.

Zuharrek nahiz Aizpeak euren lan munduari eta interes pertsonalei loturiko ikuspegia eskainiko diete inguratzen direnei, Look Again berriz begiratzera eta beste modu batera begiratzera gonbidatuz.

Bisitei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero deitu zenbaki honetara: 620 676 095

LOOK AGAIN

Bideo garaikidearen bost ikuspegi

Filipa César, Marine Hugonnier, Rosalind Nashashibi, Anri Sala eta Rui Toscano

Ekainaren 21a arte

Asteartetik ostiralera: 17:00 – 20:00

Asteburuetan: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

Sarrera doan


Aizpea Goenaga, artea, erakusketa, Tabakalera

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko ZentroaMandasko dukea 52 20012 Donostia Tel: 943 011311 info@tabakalera.eu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude