EITBk lege neurriak hartuko, langileen aurkako jazarpenagatik

cc-by-sa: Wikimedia
cc-by-sa: Wikimedia

Bai, zerbait ez nuen behar bezala ikusiko prentsan.  Bestela ez dago ulertzerik EITBko zuzendaritzak langileei bidali dien gutun hau:

“EITBko zuzendaritzak lege-neurriak hartuko ditu azken egunotan zenbait komunikabidetan irrati telebista publikoko zenbait kazetariren¬† profesionaltasuna eta egitekoa zalantzan jarriz argitaratu diren difamazio komentarioen aurrean.

Halaber, EITBko zuzendaritzak babes osoa eskaini nahi die bere langileei, baita ematen duten informazioa egiazkoa, plurala eta oinarri demokratikoei egokitua izateko egiten duten lanari. Ahalegin horretan ez du etsiko eta epaitegietara joko du irainenj, gezurren eta difamazioen bidetik jarraitzen dutenei erantzunkizunak eskatzeko.

Amaitzeko, EITBko zuzendaritzak azpimarratu nahi du koherentziarik eza dagoela Euskal Irrati Telebista Publikoa oinarrizko eta beharrezko erakundea dela esan ondoren, jazarpenaren alde egiten dutenen jarreran”.

Lehengo batean hauxe kontatu nizuen, eta bertan estekak ezarri nituen, baina, egia, itxura batera ez dut den-dena ikusi, egon behar du zerbait gogorragoak EITBko zuzendaritza modu honetan haserretzeko. Ibarretxeren garaian esaterako, zenbat aldiz ez ote zen Vocento taldeko egunkarietatik EITB kritikatu?

Audientzia beherantz doala eta “etxe barruan” prestigio handirik gabeko jendea ari dela ardura handiko lanpostuetara iristen, hori bai, baina hortik gora ez dut gauza handiagorik irakurri. Lagunduko al didazue EITBko zuzendaritzak langileei igorri dien gutuna arrazoitzeko moduko artikuluak non argitaratu diren argitzen? Bidali iruzkinetara, mesedez.

Egia da Noticias grupoan irakurri dugula zerbait. Hemen albistegietako editoreak aldatzeari buruz, hemen iraileko audientzia datuak goitik behera joateari buruz, eta hemen ETBren pluraltasuna eztabaidan jartzen duen artikulu bat ere. Baina hortik epaitegietarako bidea hartzea beste kontu bat da.

eitb, etb, hedabideak, komunikabideak

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

Zer duzu buruan “EITBk lege neurriak hartuko, langileen aurkako jazarpenagatik”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude