EH Bilduren hautesle katolikoa

EH Bilduren hautesle katolikoa

Atentzioa eman dit, datorren igandeko hauteskundeak direƱa medio, Vida Nueva hedabideak egin duen inkestak; aldizkari katolikoa izaki, boto intentzioa eta sinismenak uztartu baitituzte.

Eta hara! Unidos Podemosen aldeko bozka emango dutenen erdiak katolikoak direla diote. Harrigarri samarra gerta daitekeen erantzun honetaz aparte, badira emaitza ulergarriagoak ere. Bakarrik katolikoen bozkak hartuko balira kontuan, Alderdi Popularrak gehiengo absolutoa lortuko luke Ciudadanos alderdiaren laguntzarekin.

.

Begiratu dezagun katolikoen bozka intentzioa, CISek emandako datuekin alderatuta:

EH Bilduren hautesle katolikoa

.

Gurera etorrita, jakina da Eusko Alderdi jeltzaleak -JEL, Jaungoikoa eta Lege Zaharra-, bere burua “alderdi demokratiko,anitz, parte hartzaile, ez konfesional eta humanistatzat” hartzen duen arren, alderdi demokrata kristaua dela, historikoki elizari oso lotua.

Baina EH Bilduri dagokionez zer? Rafa Larreinaz gain, zenbat kristau daude koalizio abertzaleari bozka emateko asmoa dutenen artean? Edo alderantziz, zelako emaitzak lortuko lituzkete katolikoek baino bozkatuko ez balute?

.

Norbaitek egin dezala inkesta, faborez!

EH Bilduren hautesle katolikoa

6 pentsamendu “EH Bilduren hautesle katolikoa”-ri buruz

  • Kaixo.
    Aukera bat litzake agian katolikotasuna zerbait zabala delaz ohartzeko. Sentsazioa daukat antiklerikalismo oso soil bat dugula, eta eliza oso errez identifikatzen dugula eskuinarekin. Errealitate hau askoz konplexuagoa, gatazkatsuagoa… da.
    Nork bere sinesmenak eduki ditzan eta botere metaketak ekiditeko elizari kritika egin, antikletikal edo materialista garenok, analisi duinago bat egin behar dugu, konturatuz oinarriko eliza gure herrian dela.
    Azkenik, Rafa larreina opusianoa da, horiek bai gutxiengo estu bat euskal herriko elizan, ez gaitezen okertu.

  • Amonamantangorri 2016-06-21 13:46

    Nik ezagutzen dut jendea, larunbatean presoen aldeko manifara joa ondoren igandeko meza nagusira doana. Ez da jende gaztea, jakina.

    • euskaldun bat 2016-06-21 20:30

      Eta ez al dira ba bateragarriak presoen aldeko manifa eta igandeko meza?

  • independentista bat 2016-06-22 22:23

    Nik abertzale eta independentista batzuk ezagutzen ditut katolikoak direnak. Baita ezker abertzalekoak direnak ere. Ez dut uste bi gauza horiek kontrajarriak direnik, ezta gutxiago ere. Beste gauza bat da Opusekoak izatea, edo Munillaren aldekoak.

    • Ba nik ezagutzen dut koalizio independentista bateko kide bat, Opusekoa dena. Ezetz asmatu zein den!

  • Berria edo Argian eliza katolikoa kritikatzea “guay” da.
    Islama kritikatzea, ordea, arrazista omen da.

    Kontradikzio izugarria,
    1) alde batetik islama ez da arraza bat. Musulmanak edozein arrazakoak izan daitezke.
    2) 2. kontradikzioa: zenbat islamiar abertzale daude? Existitzen al da sikiera bakarra? Zergatik orduan hainbesteko fijamendu eliza katolikoan? (artikulu honetan ikusten den bezala, ezker abertzale katolikoak egon badaude).
    3) 3. kontradikzioa: islamak emakumea gutxiesten du. Katolizismoa baino askoz gehiago. Emakumea estalia EZ egotea defendatzea, arrazista al da? Edo emakumearen duintasunaren alde egitea?