Zer duzu buruan “Egungo marxistak”-ri buruz

  • Iñigo Rubert 2010-02-10 13:38

    Ba ni oso motza izango naiz… ez baitakit nondik heldu.

    Ez dakit karikaturizatu nahi duen bankeroak estatuari eskean joan izana edo zer. Baina ez dit graziarik egiten Marx zapaltzaileen tresna dela irudikatzea.

    Botereek bitarteko guztiak erabiltzen dituzte zapalduoi pentsatzeko tresnak ukatzeko. Bitarteko horietako bat da iraultzaileen ekarpenak ezkutatzea eta ezin dutenean, orain bezala, non Manifestu Komunista best seller bihurtzen ari den, desprestigiatzea.

    Marxen lana kapitalismoa gainditzeko pentsamenduaren bizkar hezurra izaten jarraitzen du. Ekarpen eta zuzenketa asko egin ahal zaizkio baina hura alboratzea gure bizkar gainean igota daudenen mesederako baino ez da.

    Hartu Marxen lana, lagunekin bildu, kafea prestatu eta armatu. Plan goxoa eta merkea negu gorrirako.