EAJ web nazi batean dago

EAJ nazi artean
EAJ nazi artean

Libertarian National Socialist Green Party delakoaren Internet helbidea, motzagoa da izena baino: www.nazi.org. Bertan klik eginda ikusiko duzu ez gabiltzala gezurretan eta, besteak beste, EAJ-PNVaren banerra dagoela txukun-txukun jarrita, poxpolina, dantzari jator eta guzti.

Bannerrak EAJ-PNVaren gune ofizialera eramango zaitu, eta han Izaskun Bilbao, Iñigo Urkullu eta enparauak agertuko zaizkizu.

Nondik nora ote dago EAJren iragarki hori leku hain harrigarrian jarrita? Gustatuko litzaiguke dakien baten batek istorioa kontatzea.

EAJ-PNV, Internet, naziak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “EAJ web nazi batean dago”-ri buruz

  • Ba niri anekdota hutsa iruditzen zait.
    Pentsatzekoa da EAJk ez duela zer ikusirik webgune horrekin. Agerikoa dirudi.

    Badira xehetasun txiki batzuk, gainera, EAJk horrekin zer ikusirik izan dezakeenik zalantzan jartzeko, horrelakorik gertatzeko aukerarik egon badago behintzat (nire ustez ez).

    Hor ageri den bannerrak darabilen tipografia ez da EAJren logoak darabilen ofiziala, beraz, ez dirudi EAJk kontratatu edo adostutakoa denik.

    Bestalde, ez dakit ohartu zareten, baina lotura ez doa zuzenean EAJren webgunera, Googleren katxera baizik. Hori ere nahiko arraroa iruditzen zait. Akaso EAJren administratzaileek beren estatistiketan ez dezaten sumatu lotura hori esistitzen dela?

    Azkenik, EAJk baditu europan nahikoa aliatu indartsuak (bere neurrian) gisa honetako elkarte, alderdi edo dena delakoekin harremanik mantentzeko.

    Finean, anekdota hau albiste bilakatzea neurriz kanpokoa iruditzen zait, benetan. Eta, sinetsi iezadazue, ez naiz ni izango alderdi baten edo bestearen proselitismoa egingo duena.

  • Arrazoi duzu, Haritz, pentsatzekoa da EAJk ez zuela zer ikusirik izanen asuntuarekin, eta LNGPkoek eurek jarriko zutela bannerra, alderdi nazionalista desberdinak Googlen bilatu ondoren. Baina gertaera bitxia bada, bederen.

  • EAJk eman zituen eman beharreko azalpenak… gaiak blogosferan eztanda egin eta egun berean edo hurrengoan. 2006ko urtarrilean!
    http://ttiki.com/5166

    Eta hiru urte t´erdi beranduago, ZuZeu berriro gaia ateratzen… EAJk webgunea aldatu zuenean galdu zuen prentsa ohar hura, baina blog honetan gaztelerazkoa pegatu zuten:
    http://ttiki.com/5165

    Edonork jarri dezake banner bat eta linka nahi duen webgunera… ez da lan handia behar webgune nazi bat egin eta ZuZeura estekatutako banner bat jartzeko, adibidez.

    Eta bukatzeko, espekulazio teknologikoa da hau. Ez dakit webgune bateko estekak debekatzea posible den, baina agian hori egin du EAJk nazi.org honekin, eta horregaitik jarri dute Googleren katxea. Ez dakit teknikoki posible den, baina ez diot beste azalpen logikorik ikusten.

  • Eskerrik asko, Josu.
    Gauzak hala, bistan da hanka sartu dugula: ez genekien ezer, edo ez ginen gogoratzen, behintzat. Ez da egokia izan ZuZeuk egindakoa eta, beraz, besterik ezean, azaletik kenduko dugu albistea.

  • Aizue, dena dela, denok gara gizakiak eta denok egiten ditugu hankasartzeak. Gainera, artikuluaren azken helburua bete da. Argitu dugu afera, behintzat. 😉

  • Erabilitako tonua nire izaerari dagokio, behoa aurretik. “Espekulazio teknologikoa” aipatu nuenean nire hipotesiaz ari nintzen, eta agian mezua distorsionatzen zuen termino horrek.

    Zure hipotesia hau da (edo zen): “Akaso EAJren administratzaileek beren estatistiketan ez dezaten sumatu lotura hori esistitzen dela?”

    Nire hipotesia bestelakoa da: EAJk blokeatu egin du nazi.org-etik datorren esteka (badirudi hori posible dela), ez duelako nahi nazi.org-ekin harremanik. Eta nazi.org-ekoek horri soluzioa emateko Googleren katxea estekatu dute. Nik ez diot beste bueltarik ikusten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude