EAEko eta Nafarroako biztanleak egoista hutsak omen gara

diru fardoa, by AMagill, Flickr
diru fardoa, by AMagill, Flickr

Espainiako Konstituzioak Nafarroako foru sistema eta EAEko kontzertu ekonomikoa aitortu arren, autonomien arteko elkartasuna ere biltzen duela gogorarazi zigun del Olmo delakoak: “Espainiako gainerakoekin solidarioak beharko lukete izan. Eta uneotan ez dira. Ez dut ikusten elkartasunari aportaziorik euren aldetik”. Hala zioen Ogasun kontseilariaren sententziak.

Hasteko elkartasunak, edota elkarri laguntzeko borondateak, hain zuzen ere, borondatezkoa behar duela izan gogoraraziko nioke del Olmori. Gainerakoan inposaketa deitzen baitzaio.

EAEko Kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako foru sistema oso gai “bereziak” direla azpimarratu zuen eta inor ez dela horiek ikutzera ausartzen. Gobernu bat bera ez dela sistema hori aldatzen saiatu gogorarazi zuen. Baina horrek ez du esan nahi espainiar estatuan “elkartasun falta” horren aurkako jarrera hedatua ez dagoenik, Gaztela Leongo Ogasun kontseilariaren esanetan, beste hainbat erkidegotan ere iritzi bera baitute. Ez ordea “tentsio nazionalistak” dauden horietan. Bertan eredu omen gara.

Esango nuke azken baieztapenean asmatu duela del Olmok. Lehen aipatu bezala katalanentzat gustura jarraituko luketen eredu gara. Baina, agian berak esan bezala “tentsio nazionalistak” dauden lurraldetan soilik ez gara eredu, baizik eta ekonomikoki mediatik gora dauden erkidego guztietan.

Zeren eta benetan al da borondatezko sistema Espainian indarrean dagoena? Ala inposatutako modelo ekonomikoari men egin beharra aberatsenentzat?

Espainiako finantza sistema

Finantza sistema autonomiko berriaren inguruan Lurralde Batzordeak lortutako akordioaren harira egin ditu adierazpenok del Olmok. PSOEk agintzen duen autonomietako presidenteak eta alderdi sozialistako buruzagi nagusiek osatzen dute Lurralde Batzordea. Urte beteko negoziazio prozesua izan da, baina Zapateroren aburuz, guztiz egokia. Kataluniako sozialistekin izan ditu Espainiako presidenteak arazo gehien, baina, azkenean, Montillak amore eman du, bere herrian akordio hori onartzeagatik kritika ugari jaso dituen arren.

Kataluniako hirukoa osatzen duen ERCek onartu du finantza sistema proposamen berria, ez barne eztabaida gutxirekin, ordea. Oposizioan dagoen CIUk, aldiz, eredu berria “engainua” dela dio. Joan Puigcercos ERCeko presidenteak CIUri gogorarazi zion eurak negoziatutako Estatut-aren ondorio baizik ez dela eredu berria.

Gure kontzertu ekonomiko eta foru sistemaren alboan, gutxiegi irudituko zaie CIUkoei, baina pozik egon beharko lukete eta baita katalan guztiak ere, eurak ez baitira egoistak.

Zer duzu buruan “EAEko eta Nafarroako biztanleak egoista hutsak omen gara”-ri buruz

  • EAEko eta Goi Nafarroako bizilagunok Hego Euskal Herria osatzen dugu edo, guk erraiten ohi dugun bezala, Nafarroa penintsularra. Bistan da bi komunitateetan antzeko ohituren ukaitea, azken buruan oraindik euskaldunak geratzen direlakotz batean zein bestean. Geroan, auskalo zer bilatuko den Nafarroa, euskaldunon herria alegia.