Donostian Metroa eraiki nahi du Jaurlaritzak

Lugaritz geltokia - Mikelo cc
Lugaritz geltokia - Mikelo cc

Eusko Jaurlaritzaren lehen makroproiektua dela esan daiteke Donostian Metroa eraikitzearena. Bilbokoak izan duen harrera ezin hobea ikusita, Gipuzkoako kapitalean antzeko bat eraikitzea begi onez ikusi du Iñaki Arriolak, Garraio eta Herri Lan sailburuak. Hedabide guztietan zehar azkar asko zabaldu da berria, gobernuak azaldu du 4 kilometro inguruko bidean 6 geltoki izango dituela Metropolitanoak; Lugaritz(Euskotren zerbitzuarekin lotura), Unibertsitatea, Ondarreta, Kontxa, Amara eta azkenik Anoeta (Euskotren zerbitzuarekin lotura.) Bide batez Easoko geltokia ere lurperatuko dutela argitu dute.

Guzti honek sekulako “bonbazoa” dirudi, baina oraindik ez da proiektu huts bat besterik. Ez dakite egin ahal izango den ere. Hasiera batean bere ordezkaritzak proiektua egingarria dela egiaztatzeko eta zehaztasunak aztertzeko, 2,6 milioi euro inbertituko dituela argitu du sailburuak. Dena nahi bezala atera ezkero, 700 milioi euro inguruko gastua suposatuko luke Donostiako metroa eraikitzeak, baina Odon Elorza alkatearen iritzitan “merezi duen” gastua izango litzateke, herriari “onura bakarrik” ekarriko lioke-eta.

Aspaldi hasi ziren hiriburuko alderdiak bertako garraioa hobetzeko proposamenak egiten. Alderdi Popularrak tranbia egitea proposatu zuen, baina proposamena ez zen aurrera atera. Udaletako hauteskundeetan ere denetik atera zen mahai gainera; metroa egiteko aukera, tranbiaren alternatiba… baina Lakuak onartu arte ez da izan ezer zehatza. Alkateak esan duenez Tranbia eta Metroa egitea litzateke ideala, baina “ekonomikoki bideragarria ez denez” bietako bat aukeratu behar izan dute: Metroa.

Ikusiko da nola doan proiektua, ea egitea posible den ala ez, ea krisi garai hauetan baden dirurik halako “bonbazoetarako.” Gauza bat nahiko argi dago, legealdi honetan ez da eraikitzen hasiko.

Metroa erabili du Odon Elorzak aurreko gobernua kritikatzeko

Nuria Lopez De Guereñuk gidatzen zuen Garraio ordezkaritzari gezurretan ibili izana leporatu dio Elorzak, Donostiako herriarentzat “oso garrantzitsua” zen informazioa “ezkutatzen” ibili zirela esanaz. “Erreflexiorako ezin bestekoa” zen informazio hori alkatearentzat, horrela herritarrek garbi izan zezaten zer nahi zuten. Oraingo gobernuko ordezkariekin duten sintonia ordea “oso ona” omen da, eta honek “asko” lagunduko omen dio Donostiari.

Metroaren ibilbidea
Metroaren ibilbidea

Lugaritz geltokiaren argazkilaria: Mikelo cc

bilbao, Donostia, Iñaki Arriola, Metroa, Odon Elorza, Patxi López, PNV, PSE
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Donostian Metroa eraiki nahi du Jaurlaritzak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude