Diario Vasco, potroekin pilotan

Diario Vasco, potroekin pilotan

Diario Vasco, potroekin pilotanKaleko hizkeran `pilotak┬┤ esaten zaie maiz barrabilei; eta pilotak muinean daraman esfera gogorrari potroa esaten zitzaion gurean.

Ez dut uste guzti horri erreparatu dionik Diario Vasco egunkariko kazetariak, Tolosan jokatuko den partidan “gizonen pilotak” erabiliko direla esan eta titularrean horrela eman duenean. Zalantzak uxatzeko, gainera, azalpena eman du geroxeago: “pelotas de hombres, de mucho poder”.

Horrela bai, horrela askoz hobeto ulertzen da gipuzkoako egunkari salduenaren ustea: uztarri berean doaz gizona eta boterea. Azken finean pilota, pattarra bezala, gizonen kontua omen; nahiz eta Soberanoren iragarkia 70. hamarkadakoa den, eta Diario Vascoko berria gaur-gaurkoa.

.

Ez hain aspaldi…

Diario Vasco, potroekin pilotan
Diario Vasco, matxismoa, Pilota

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude