Diario Vasco eta Lehendakari berria

Francisco Javier Lopez Lehendakari berria
Francisco Javier Lopez Lehendakari berria

Gaurkoan Lehendakari “sozialista” dugu Euskal Autonomi Erkidegoan. Francisco Lopez jaunak parlamenduaren gehiengo osoz lortu du inbestitua izatea-eta.

Demagun suediar bat oraintsu etorri berri dela Zarautz aldera, eta El Diario Vasco egunkari maitatua erosi duela, bertako kontuen inguruan bere burua janzteko. Titularrak irakurri ditu. Ondoren azpititularrak. Mastikatu eta irentsi ondoren ez zaio ordea goserik geratu corpuserako. Suediarrez baleude irakurriko lituzke, baina nola ez, Euskadiko periodikoak kastellanoz daude. Zailegia.

“López abre un tiempo nuevo” dio titularrak. Esperantza. “El líder socialista ofreció consenso al PNV para atajar los problemas urgentes” dio lehen azpititularrak. Eskuzabaltasuna, transbertsalitatea, ardura… “Ibarretxe ve el pacto PSE-PP como <una cruzada contra la identidad vasca>” bigarren azpititular batek. Haserrea, galtzaile txarraren amorrua, nazionalismoa. Eta hirugarrenak aldiz Basagoitiren hitzak oroitzen ditu: “Basagoiti ofrece lealtad a López para dar estabilidad al nuevo gobierno.” arduraren hitzak, Euskadiren hobe beharrez.

Suediarra, orrialdeak pasatzen aritu ostean, liluratuta geratu da. Zein demokrata onak dauden Euskadin. Benetako politikariak. ETA erakunde armatuaren meatxupean egonda ere, herri zahar honetako sektore batek bere ideiak defendatzen jakin du ausardia eta kemena erakutsiz. Dena aurka izanda ere, ezkerraldeko minetako, La Naval astilleroko eta beste hainbat lekutako langileriaren ahotsa gailendu da. Nazionalista inposatzaileak, azkenik, galdu dute haien hegemonia. “Suediako politikariekin alderatuta… hau paradisua”

Hiltzaileak parlamentutik at ipini ostean, arrunta dela pentsatu du suediarrak, hori egin dutenak herriaren onespena eta lehendakaritza jasotzea. Hori meritua. Eta gainera nazionalistak baztertu ordez, inori inposatuko ez zaion Euskadi horretara batzeko eskua luzatu die. Francisco Lopezek eskua luzatu die, 30 urtetan zehar herri honen erdia bigarren mailakoa bihurtu nahi zutenei.

Gutxienez nobel saria beharko du lortu, Euskadi askatu duen gizaseme honek.

Gipuzkoarrok! jarraitu eskela gehien dakarzkien egiaren ispilua, “El Diario Vasco” erosten… asko dugu ikasteko.

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Diario Vasco eta Lehendakari berria”-ri buruz

  • Egia esateko, gipuzkoarrek bakarrik ez, bizkaitarrok ere albiste bera gosaldu dugu gure El Correo periodiko maitagarrian. Eta ez legoke txarto hori ere aipatzea, ezta? Ala Lekeitiora etorritako suediarrak ez du gauza bera pentsatuko?