Depresioaren aurkako botika: Maiatzak 1.0tik Maiatzak 2.1ra

Nerbio krisia, izerdi hotza, beldurra eta ikara.Horrelakoak dakartza enplegua galtzeak, hile bukaerara ez iristeak edo eta ez jakiteak zure seme-alaben bizitokia ordaintzerik izango duzun. Horrelakoak dakartza ere konturatzeak ez duzula jada barne zuloa estaltzen hau, hori edo beste hura erosita. Bakarrik ezin dugu. Antidepresiboak antidisturbioen lehenengo lerroa baino ez dira.

Elkartzeak jada aldaketa dakar, goxoago gaudelako.  Egia da, elkartzeak ez ditu aldaketa handiagoak bermatzen. Bermeak nahi baditugu, aukera dezagun isolamendua: tristeziaren bermea, pobreziaren bermea, parasitoen boterearen bermea.

Ederki sartu ziguten ziria: bakoitzaren indibidualtasuna zaintzeak zerikusi gutxi du bagarena ukatzearekin; gure lana beste ondasunik ez dugunok langileak gara. Ez gara langabetuak, ez gara autonomoak, ez gara jubilatuak, ez gara behin behinekoak, ez gara etxeko andreak, ez gara etorkinak, ez gara mugagabeak, ez gara sindikatuarenak. Langileak gara, guk sortzen dugu aberastasuna eta beraiek baino askoooz gehiago gara.

Kapitalismoa apartheid soziala baino ez da, non gutxiengo batek bere interesak inposatzen dizkio gehiengoari, gehiengo hori desartikultua eta desaktibatua mantenduz. Hau ez da, beraz, errezeta kontua: indar kontua da. Kapitalismoa da krisian dagoena eta hura gainditzeko modu bakarra dago: beraiek baino indartsuagoak izatea.

Nola? Ez etxean. Ez bakarrik. Ez isilik. Atera. Bildu. Hitz egin. Zer dugu galtzekorik, depresioak baino?

grebaorokorra.info


autoantolakuntza, depresioa, grebaorokorra

mendiolatik@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude