Denak gustura ETArekin

cc-by-sa: ukberri-net
cc-by-sa: ukberri-net

Lehenak, Batasunako kideak atxilotzen dituenak ez duela ETAren desagerpenik nahi, esan zuen. Bigarrenak, aldiz, Egibarri, ETAren “ingurune”-arekin inoiz arazorik ez izana, eroso sentitu izana leporatu dio. Beraz, biak gustura…

Baina Ares haratago joan da. “Euskadin guztiek dakite Otegik eta Batasunako beste hainbat kidek milaka aukera izan dituztela biolentziatik desmarkatzeko eta ez dute egin”.

Zer esan nahi du Aresek horrekin? Biolentzia kondenatzea dela Batasunari uneotan eskatzen zaiona? Eta zergatik ez dute entzun Batasunak udazkenean esan nahi zuena? Zergatik ukatu diete urrats bat emateko aukera? Zergatik esan zuen Rubalcabak ETA desagertu arte jai zutela egiten zutena egiten zutela?

Oraingoan Egibarrek arrazoi duela dirudi. PSEri ez zaio interesatzen ETArekin amaitzea. Eta horrexegatik eskatzen du Garzonen erabakiarekiko errespetua.

Urkulluri artaldea kontrolatzeko eskatu dio, halakoak pentsatu bai, baina ez baitira ozen esan behar… Eta Estrasburgoko epaiak esandakoa onartzen ote duen galdetu dio. Aresen aburuz Batasunaren legez kanporatzea beharrezkoa baitzen demokrazia indartu eta finkatzeko.

Azken finean Egibarrek ez du ez genekienik esan.