Demagun…

    OTI1

  • Demagun Herrialde Katalanetan bezala, Lizartzak lehenik, eta Hernanik eta Arrasatek gero, eta Eskoriatzak eta Bermeok hurrena, galdeketa egiten dutela Euskal Herriaren independentziaz galdetuz. Eta Leitzak eta Lesakak eta beste hainbatek lekukoa hartzen dutela. Zer gertatuko litzateke?
  • Demagun galdeketa horren emaitzak baiezkoa dioela. Zer gertatuko litzateke?
  • Demagun ordea, soziologikoki abertzaleak (edo ezker abertzalekoak) ez diren Udalek ere egiten dutela galdeketa. Eta demagun, galdeketa horretan hainbat Udaletan emaitzak ezezkoa dioela. Zer gertatuko litzateke?
  • Demagun galdeketa egin duen Udalak baiezko erantzuna jaso duela herritarren aldetik. Zer egin beharko luke?
  • Demagun galdeketa egin duen Udalak ezezko erantzuna jaso duela herritarren aldetik. Zer egin beharko luke?
  • Eman dezagun orain, jende batentzat, (eta Europako ordezkari, europarlamentari eta demokraziazale zenbaitentzat) nahi baten froga direla errefendum horiek. Beste batzuentzat antzerki testimoniala besterik ez litzatekeen bitartean. Zer egin beharko lukete?

Egia da egia denez hau dena politika fikzioa dela. Baina eta Herrialde Katalanetan antzeko plan bat egikaritzen ari dira.

Demagun ostegun inozo bateko burutazio bat besterik ez dela izan, eta ez dela ezer gertatzen.

Irudia | bat eta gero beste bat, multzoa azkenean | psutterburg | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Demagun…”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2009-12-11 15:19

    AHTaren inguruan izan diren galdeketak, hauen erantzunak, haiei emandako garrantzia eta izandako ondorioak ikusita argi daukat ez litzatekela ezer ere gertatuko (EITBk ere emaitzak isilarazten zituen, ez gaurko EITB gaiztoak, atzoko EITB onaz nabil).
    Agian hau ere ostegun inozo bateko ustea besterik ez da, ostegun askotan ikusitakoak baldintzatzen dutena…