Comisiones Obrerasek ere Ekainaren 29an egingo du huelga

Ohitu ere egin gara Hegoaldeko euskal sindikatuak ustez konstituzionalismoaren araberako lerro batek zatituta ikustera: alde batera espainolak (UGT eta CCOO) eta bestera abertzaleak (ELA eta LAB).

Jakina bereizketa ez dela zintzoa eta ez dela benetan hala. Alde bietan egongo direla denetarikoak, baina tradizioak pixu handia du sindikatuei dagokienean: Espainiko Partidu Comunistatik eta Sozialistatik CCOO eta UGT, eta EAJtik eta Batasuna ingurutik ELA eta LAB.

Hala ere ikusgarria Bilbon duela egun batzuk, Comisiones Obreraseko funtzionariek eginiko manifestazioa. Han ez zen ikurriña besterik ikusten ahal. Ausartu ere ez litzateke egingo inor Espainiakoa aireratzera.

Kontua betikoa: nork agintzen du hemen, guk geuk ala Madrilek?

Dialektika absurdo horrek, hamaikatxotan egin du ezinezko sindikatuen arteko akordioa zeinahi ekimen elkarrekin bultzatzeko orduan. Alabaina, ez da beti bitan banatu izan euskal sindikalgintza. Maiatzaren lehen askotan hirutan eta lautan zatiturik ere ikusi izan ditugu ospakizunak. Lotsamangarria.

Orain ere bazetorren eta badator elkarren arteko kalapita: Zapateroren gobernuak hartutako erabakien kontrako huelga orokorra zein egunetan da kontua. Eta batzuek gauza bat eta besteek bigarren bat, batasunik ez bazterretan.

Orain, inork uste ez zuenean, Comisiones Obrerasek bat egitea erabaki du ELAk eta LABek erabakitakoarekin, eta Ekainaren 29rako egin du huelga deialdia, estaturako Irailaren 29rako deituta dagoen arren.

CCOO Euskadi webgunean sartu gara eta euskarazkoan albistearen lekuan, gaztelaniazko laburpen bat baizik ez badago ere, (bi argazkietan aldera daitekeenez), gaztelniazkoan aurkitu dugu notizia, erabakia modu autonomoan hartu duela dioena.

MjYzMQ==MjYzMg==

Inork ez beza pentsa, ordea, sindiaktuen arteko harremana hobetu denik: ez dago batere komunikazio zubirik zuzendaritza desberdinen artean.

Izanak izan, UGT bakarrik geratu da eta ikustekoa izango da datozen egunetan aireratuko duen erretorika, zernahi egitea erabakitzen badu ere. Alegia, Ekaineko huelga egunera deitzen ez duen sindikatu bakarra izan, edo batzen azkenekoa izan. Sindikatu abertzaleei ezezik, CCOOri ere eroriko zaio makilasalda.

Hain juxtu, huelga orokor batek behar ez duena, langileen batasuna eta indarra erakutsi ordez, euren sindikatuen arteko konponezina eta kaka zaharra agerian.

Irudia | CCOOren erdal webguneko azala | zz | Creative Commons By SA
Irudia | CCOOren euskal webguneko azala | zz | Creative Commons By SA

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

5 pentsamendu “Comisiones Obrerasek ere Ekainaren 29an egingo du huelga”-ri buruz

  • Lotsagarriak CCOO eta UGT dira, haiek dira partidistenak, espaƱolenak eta alderdikoienak… ez dezatela leziorik eman nahi. Jarrai dezatela haien txiringitoan Patxi Lopezekin eusko jaurlaritza eta bere politikak legitimatzen…

  • sindikatu kolonialak 2010-06-16 13:46

    Logikoa da sindikatu gehienek erabaki duten deialdiari, besteek ere atxikitzea.
    Zoritxarrez gehiegietan egiten diogu men Madriletik datorkigun botere eta kontrabotere jokoari.

  • K. Urbistondo 2010-06-16 14:25

    Mario, lagun mordoa dut CCOOn euskaltzale direnak. Ez bat eta ez bi. Ez da izango zeu zarela gorrotoz betea?

  • K. Urbistondo, EiTBko Kontseilua osatzerakoan, langileen aldetik sindikatu indartsuena ELA zen nabarmen, baina CCOOko ordezkari bat izendatu zuten Patxiloperoek. Hori zergatik da, CCOOk zaunka egiten dielako?

  • Eta Ibarretxeren gobernuak ere, enpresa pribatuen negoziazioetan UGT eta CCOOrekin bultzatzen zituen akordioak.

    Eta beste bat, Aznarren azken Dekretazoan, Urdacik ce ce o o esan zuenekoan, atzerakada ikaragarriak zeuden. Greba egiteko zenbait puntu jakin salatu zituzten sindikatuek, esaterako 50km-ra lan-eskaintza jasoz gero ezin zela ezezkoa eman. Greba Orokorra egin eta irailean aldarrikatu ziren puntu horiek kendu zituen Aznar. Gero, 10 atzerapauso ematen zituen dekretazoak 9 atzerapausoko bihurtu zen baina UGT eta CCOOek ARRAKASTA gisa saldu zuten.

    Nik ez dakit zein irakurketa egingo duzun, baina niri nahiko agerikoa iruditzen zait, Anarrek atzera egiteko puntu batzuk sartu zituela, sindikatu espainolek protesta egin eta itxura gogor bat egiteko.

    Niri nahiko agerikoa iruditzen zait ere, CCOO eta UGT estatuaren sindikatu bertikal bizefaloa direla, eta kitto. Ezin da sikiera esan espaƱolak edo espainolistak direla, langile espainiarren kontrakoak badira, antiespainolak dira