Caritas Tabira eta Durangoko Basilikaren arteko akordio zabala

Hitzarmen barria sinatu da eta, horren bitartez, Uribarriko Santa Maria parrokiaren (Durango) lokal batzuk Tabirako Caritasi itziko jakoz datozan 10 urteetan inguruan baztarketea jasaten daben edo jasateko zorian dagozan pertsonei arretea eskeintzeko erabili dagizan.

www.tabira.org
www.tabira.org

Hitzarmena Durangon sinatu eben Jose Mari Kortazar Uribarriko Santa Maria basilikako parrokoak eta Mikel Ruiz Bizkaiko Caritaseko zuzendariak, Elena Sierraren (Bilboko Elizbarrutia) eta Marta Domercqen (Elizbarrutiko Caritas) aholkularitzagaz.

Durango erdialdean, Kanpantorrostea kaleko 9. zenbakian dagozan eta 100 m2 inguruko azalera dauken lokal honeek Tabirako Caritasek ebizan azken zortzi urteetan, hitzarmen barri hau sinatzean amaitutzat joten dan aurreko akordio baten arabera, baina orain Tabirako Caritasen berariazko gizarte-karitate jarduerari lotuta geratzen dira gitxienez datozan hamar urteetarako, 2019tik aurrera hitzarmena urtero luzatu ahal izango dalarik.

Lokal horreetan, gizarte eskaeraren bat dauken edo gizarte zerbitzuei buruzko informazinoren bat behar daben pertsonentzat Caritas sarera sartzeko atea dan Oinarrizko Ekintza Soziala programaren (Harrerea) berariazko egitekoak eta ‘Zaintza’ neskametza/morrontza arloko lan bitartekotza zerbitzua gauzatuko dira batez ere. Era berean, lokal horreetan egingo dira Tarirako Caritasen, Harrera, zein Arropa, Enplegu, Sentsibilizatze… egitarauetan, jarduten daben boluntarioen batzarrak.

Bilboko Elizbarrutiko Caritas:

Caritas Elizbarrutiaren gizarte-karitate erakundea da eta Bizkaia osoan bazterketea jasaten daben edo jasateko zorian dagozan pertsonei arretea eskeintzen deutse. Horretarako, gizarte esku-hartzerako eta alkarte sustapenerako egitarau desbardinak daukaz..

Tabirako Caritas:

Tabirako Caritasen hogeita hamar boluntario inguruk iraunkortasunez jarduten dau harrera (Durango eta Matiena), ‘Ekorropa’, ‘Zaintza’ (lan bitartekotza etxeko lanetarako eta pertsonen zainketarako) eta sentsibilizatze egitasmoetan.

Caritas, eliza katolikoa

Tabira eskualdeko Pastoral Kontseilua 48200 Durango Bizkaia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude