Maiatzak 26-29: Caritas Tabira ekitaldiak Durangaldean

dierkschaefer.flickr
dierkschaefer.flickr

Maiatzaren 26 (asteartea) eta 29 (ostirala) bitartean, Tabiraldeko Caritasek Justizia eta Solidaritatea lelopean Ekitaldiak egingo ditu herritarrei zabalik, inguruko txirotasun, bazterketa eta interbentzio sozialaren errealiatea ezagutarazi eta Bizkaia mailan Caritasen aintzindari dan proiektu bat aurkeztuz: “Zaintza”.

Tabiraldeko Caritasek egunotan aurkeztu ditu maiatzaren 26 eta 29 bitartean egingo dituen Jaurdunaldiak Durangaldeko bazterketa soziala eta egoera larrian dagozanekin Caritasek egiten duen lana aurkezteko asmoz.

Horrela, 26an, asteartea, arratsaldeko zortziretan Arrupe Aretoan mahai inguru bat egingo da: Caritas gaur: harrera, Ekorropa, Zaintza, sentsibilizazioa…” goiburuarekin, bertan lau proiektu hauen bidez eginten ari den interbentzioaren berri emango zaie hiritarrei

Hurrengo egunean, 27an, asteazkena, zortziretan baita Andra Mari elizpean “Krisiaren biktimen aldeko elkartasun egintza” izango da. Konfederazioko Lehendakariak dinoen legez “Caritas krisiaren giza aurpegia da”

Ostegunean, 28an, arratsaldeko zortziretan, berriz ere Arrupe Aretoan hitzaldia izango da: Zaintza Tabira: zerbitzu aintzindaria Tabiran; proiektutik errealitatera. Hitzaldi hau Isabel Cava, Zaintza programako Elizbarrutiko arduradunak eskeiniko du.

Azkenik ekitaldiak 29an, ostiralean, amaituko dira, arratsaldeko zortziretan Zaintza Tabiraren formazio zerbitzuaren inaugurazioarekin, ekitaldi hau Durangoko Kanpatorrosteta 9 2º (Elizetxea) egingo da.

Ekitaldi guztiak etorri nahi duten guztientzako zabalik izango dira.

+ info: Tabira

caritas tabira durango durangaldea

Tabira eskualdeko Pastoral Kontseilua 48200 Durango Bizkaia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude