Burujabetza, autogestioa, zaintza eta musika

Burujabetza, autogestioa, zaintza eta musika. “Esna harrapa gaitzala”, ez dakigu zerk, baina datorrena datorrela begiak zabalik hartuko dutela jakinarazi dute Ernai eta Aitzinako gazteek. Martxoak 25etik 28ra Laudion egingo dute Gazte Danbada; gazteek bizi duten egoera prekarioaren aurrean, ahaldundu eta euren buruen jabe izan nahi dutela aldarrikatzeko.

Burujabetza, autogestioa, zaintza eta musikaHiru egunez, burujabetza landu eta praktikara eraman nahi dute, “bestelako herri baten aldeko borroka hauspotuz”. Hiru gako nagusi izango ditu aurtengo topaketak: musika, zaintza eta elikadura.

Antolaketa eredua landu nahi dute gazte topaketetan, txikitik iraultzen eta eraldatzen hasteko. Horretarako kanpoko errealitateak ezagutzeko eta elkarlan-sareak sortzeko aukera ere izango da; besteak beste, herrialde katalanetatik, Irlandatik, Brasiletik, Hego Afrikatik eta Eskoziatik etorriko dira ordezkaritzak.

Formakuntza izango da hiru egunetako protagonista nagusia, baina ez bakarra. Hainbeste gazte toki berean batuta festa giroa ezinbestekoa izango da. Horregatik, aurten musikari gazteei aukerak eskaintze aldera “Oholtza gainean bakerik ez” ekimena abiarazi dute. Izena eman duen talde orok izango du Gazte Danbadan kontzertua eskaintzeko aukera.

Burujabetza, autogestioa, zaintza, musika… osagai ederrak izan daitezke bestelako herri bat sortzeko.

Burujabetza, autogestioa, zaintza eta musika

5 pentsamendu “Burujabetza, autogestioa, zaintza eta musika”-ri buruz

  • Lehen bizirik iraun nau zuen herri bat ginen, orain badirudi indar guzti hori beste edozertara desbiatzeko nahia dagoela….nork eragina?? ze helbururekin??
    Independentzia nahi zuten beste nazioetan probatutako formula, alde batetik mugitzen den jendea ikara ezazu sekulako errepresioaz eta beste batetik eskeini jende horri beste helburu eroso eta inofensibo batzuk, helburu asko taldeetan dispertsatu daitezen eta zure estatuarentzat inofentsiboak (edo askotan lagungarriak) diren helburuak.

    Gure kasuan, lehen denok herri honen independentzia, herri honen bizirautea, euskeraren altxorra…..orain, batzuk feminismoa, besteak marxismoa, bestea inmigrazio alde, besteak etxe okupatuak, besteak, hau da, Europako edozein hiriburuko zona marginatuetan topa dezakeguna………… bitartean Europako herri zaharrena desagertzen.

    Zorionak Euskal Herriko ezkerra, azkenean Espaniarentzat inofentsibo billakatu zarete.

  • Etxebizitzarena ia parlamentuan erabakita badago, zer ari gea eskatzen?
    Auteskundeak datozelaka norbaitek bere konkista dela eztu ba aditzera eman nahiko iada parlamentuak erabakita dagoen zerbait?

    Etxebizitzaren asuntoa oso grabea da eta bai eskuina bai ezkerra jendea engainatzen ari zarete, etxebizitzarekin dagoen erazo nagusia arantzago doa, lehen pertsona baten soldatarekin etxebizitza,familia ,autoa bizitza proektua mantendu zitezkeen, orain bi pertsonen soldatekin ezta etxebizitza ere, “limosna” bailitzan etxebizitzarako erraztasunak ematea ondo dago, baina ez autoengainatu, ezin baduzu zure berezko errekurtsoekin sistemaren esklabu marginatu bat zara, eta badirudi mugimendu guzti hauetan inork ez duela SISTEMA EKONOMIKO BERRI HAU dudan jartzen.
    Zorte hon sistemak emandako LIMOSNEKIN.

  • Duela 35 urte langile arrunt batek zuen eroshalmena izateko , gaur egungo mileurista delakoak, 3000 euro irabazi beharko zun.
    Gauza da produktibitatearen igoerak ez direla langileen sodata ta baldintzetan isladatzen, igoera hoien etekinak enpresen jabeak ta akzionistak eramaten dituztela.
    Ta horrela berdin du zenbat produzitu daiteke, gutxi batzuk ia guztiarekin gelditzen badira, ez da besteentzako egongo.

    Pentsioekin adibidez, daramate 50 urte erraten pentsioak bideraezinak direla, horretarako biztanleria aktiboaren datuak ematen dute ta gero proiekzio batzuk egiten dituzte, gauza da , ikerketa hoietan ez dutela dena kontuan hartzen, bakarrik beraientzako onurgarria dana.

    Diote 3 langile behar direla pentsio bakarra ordaintzeko ta nola zaharrak gazteak gutxiago izan dira zaharrekin alderatuta, pentsioak bideraezinak direla.

    Buruz ari nahiz baina duela 5 edo 6 hamarkada, Espainiako langileriaren %10a landan egiten zuen lan, pentsioen “jakintsuen” iritziak jarraituz, haur egun 3 milioi pertsona egon behar ziren landan lan egiten guztiei jaten emateko.
    Gauza da gaur egun langileriaren %3a edo egiten duela lan landan ta duela 5 hamarkada baino gehiago produzituz, zergatik? Ba kontuan izaten ez duten produktibitatearengatik.

    Penstioekin berdin, gaur egun %8a edo gastatzen dugu ta erraten dute hamarkada gutxi barru %15a izango dela ta hori bideraezina dela.

    Ta matematikak zer diote?
    Ba demagun produktibitatearen igoera %1,5ren bueltan mantenduko dela (haundiagoa izan da baina tira).
    2007tik 2060 arte produktibitatea %1,5 igotzen bada, PIBa 2,23 aldiz egingo zukeen gora.
    Beraz 2007an PIBa 100 bazan ta hoietatik 8 pentsioetara bazihoan, 92 gelditzen ziran beste gauz guztientzako.

    Baina 2060an PIB 223 izango zan ta hortik %15a kenduta (33), 190 geldituko zan beste gauz guztientzako, beraz gaur egun baino askoz gehiago.
    Gauza da enpresak produktibitatea igotzen duenean, lan orduaz murriztu ordez, etekinekin gelditzen dira ta jendea botatzen dute.
    Hori zuzenean gehiengoaren ondamendia dakar.

    Gainera pentsio biderezinenak pribatuak dira, krisian 5 bilioi dolar galdu zituztenak, herri askotan pentsio pribatuak ordaintzeko gai ez dira izan arruinatu direlako, baina hainbeste diru danez, hori kontrolatzen dutenak izugarrizko dirutza irabazi dezakete, beraz penstioak pribatizatzea nahi dute.

    Azkeneko mendean BPG bider 24 egin du baina biztanleria bider 3, hori erran nahi du askoz gehiago dagoela guztientzako, ta guztiak izan ordez, gutxi batzuk inoiz baino ondasun gehiago dituzte.

    Pooduktibitatearen igoera ta teknologiak, bizitzak hobetzeko erabili ordez, gizartea suntsitzeko erabiltzen ari dituzte.

    Bukatzeko Suedian edo Suizan (eztet gogoratzen) 6 orduko lanaldiak ezarri dituzte, ezarri dituztenak diote gehiago produzitu ta irabazten ari dutela, ta langilei soldatak murriztu gabe.

  • A zer pena.
    Euskal Herri aske bat sortzeko helburuarekin gazteria indartsu, sano eta buruargi bat lortzeko egon beharko liratekeen mintegiak (etnografia, folklorea, filosofia, bertako kirolak, borroka arteak…) beharrean zirko eta mikromatxismoen inguruko tailerrak eta beste hainbat zabor, gazteriaren suntsipen moralerako osagai perfektuak itxura “alternatiboz” mozorrotuta. Badirudi gure buruari harriak botatzea geroz eta gustukoago dugula.
    Gazte disidente bat

  • Youtuben sartu, gazte danbada bilatu eta hara! “Gizon tailerra”, “Pantojismoa eta feminismoak”, “Zirko tailerra”, Topatuko erreportariak pailazo jantzita gazteak elkarrizketatzen…

    Jai daukagu Euskal Herriko gazte “iraultzaile” hauekin!