Botila ugari mezurik ez

Sagar bat mareak ekarria
Sagar bat mareak ekarria

Nahiago ditut sagarrak aurkitu, ur ertzera hurbiltzen naizenean. Nahiago dut soilik urrutira begiratu eta bete ezin diren ametsetan pentsatu, baina gaur goizean ez. Gaur goizean hondarretara begiratu eta botilak miatzen egon naiz, ea amak umetan esaten zidan bezala, mezuren bat aurkitzen nuen urrunetik itsasoak ekarria. Botilak bai ugari, kolore eta material askotakoak, baina gutun misteriotsurik ez… botila haina hutsune, botila haina astelehen, ostegun batez. Nahiago ditut sagarrak aurkitu ur ertzera hurbiltzen naizenean. Nahiago dut urrutira begiratu eta bete ezinezko ametsetan pentsatu. Baina gaur goizean ez.

Euskal Jaietako egun handia igarota zarautz ajearekin jaiki da, dutxa ederren baten beharrean. Kaleetako bataz besteko adina 40 urtetik gorakoa da eta kale narrasek gure jai-giroko jarrera biluzten dute. Hondartzak gure lotsak azaleratzen ditu.

Ez ote da bada egia izango gazteok lotsagabe eta arduragabe koadrila bat garela?

Nik nahiago dut sagarrak aurkitu ur ertzera hurbiltzen naizenean, nahiago dut urrutira begiratu eta bete ezinezko ametsetan pentsatu. Baina gaur goizean ez.

ametsak, astelehena, botila, Euskal Jaia, festa, gutuna, Hondartza, lotsa, mezua, pestondoa, Zarautz
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

3 pentsamendu “Botila ugari mezurik ez”-ri buruz

  • Oso ona benetan 😉

    Atzo Zarautzen ibili nintzan parrandan ta hondartzara begiratu eta zuk deskribatu duzuna ikusi nuen…

    Botila ugari, baina mezurik ez.

  • Hondarribi ere ajearekin esnatu da gaur..

  • Maite Velasco Garcia 2009-11-08 13:33

    Ados nago zuekin, edozein festa pasa eta gero bazterrak zikin zikinak geratzen direla. Baina arritzekoa da. Edozein pertsonarekin hitz egiten baduzu gaiari buruz oso gaizki iruditzen zaie, eta haiek ez dute horrela egiten. Eta festetan denetatik badago gazteak eta zaharrak ere. Orduan, botila ugari, mezurik ez eta botatzen dituztenak mamuak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude