Botatzeko asmotan diren etxea okupatu dute Iurretan

Udalak oraintsu hasi ditu plaza handitzeko eta eraberritzeko lanak eta okupatutako etxea botatzea aurreikusten du proiektuak. Gazteek adierazi dutenez, desalojora etorriz gero, euren asmoa “azkeneraino erresistentzia” jartzea da. “Plaza eraberritzea onuragarria da, baina etxe berriak eginda hainbat lokal Udalaren jabetzara pasatuko dira eta guk kalean jarraitzen dugu. Hauxe da uzten diguten aukera bakarra”.

Argazkilaria: Kepa Aginako
Argazkilaria: Kepa Aginako

Orduerdia baino lehen amaitu zuten okupazioa. Ondoren, aurrera eramandako ekintzaren zergaitia jakinarazten duen oharra ipini zuten Iurretako portal guztietan.  Jakinarazi dutenez, Ertzaintzak irtenarazten baditu, larunbatean 12:00etan, Bertso Eguneko ekitaldiak hasi aurretik manifestazioa egingo dute protesta moduan. Honako hau Abadetxea erre zenetik okupatzen duten laugarren eraikina da.

Euskal Herria, gaztetxea, Iurreta, okupazioa

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetari legez dihardut Durangaldeko ANBOTO astekarian. Musika dut afizio eta bizio; blues-rocka, batez ere. Hortik aurrerakoak, nikneuk zuzeuri aurrez aurre esatekoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude