Bost parkeetako itzulia mendiko bizikletan

Degurixa

Benetan gogorra da itzuli hau. Aldapa handiak daude eta batzuetan bizikleta ere eskuan hartu beharko dugu, baina ez gara damutuko. Izugarrizko paisaiak ikusiko ditugu eta mendiko bizikleta gustatzen zaigunentzat bizitza guztian akordatzeko modukoa da ibilbidea. Parte hartu dugunentzat itzuli honetako etapak Pirinioetako zeharkaldiko etapak bezain gogorrak izan dira.

1. eguna (85km, 7 ordu): Beasain, Lazkaomendi, Enerio, Igaratza, San Miguel, Uharte Arakil, Arbizu, Lizarraga, Urbasako kanpina.

2. eguna (115km, 9 ordu): Urbasako Kanpina, Legaire, Opakua, Agurain,Luzuriaga, Narbaxa, Ozaeta, Uribarriko urtegia, Landa, Legutio, Murua, Arimekorta, Zeanuri (Altzusta).

3. eguna (80km, 8 ordu): Zeanuri (Altzusta), Barazar, Dimagain, Urkiola, Anboto, Orixol, Jarindo, Gatzagagain, Gatzaga.

4. Eguna (90km, 8,5 ordu): Gatzaga, Elgea, Urbia, San Adrian, Otzaurte, Zegama, Beasain.

Hemen ikus ditzakezue ibilaldiko argazkiak eta Google Mapseko kokapena.

mendia, txirrindularitza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude