Bortxatzaile bat ez izateko gida

Bortxatzaile bat ez izateko gida

Zer da bortxaketa bat? Pertsona batek beste batekin izan dezakeen edozein sexu jardun, onartu gabea bada. Eta nola jakin besteak onartua den? Onarpena baiezkoan dago, informatua da, librea, gogoz hartua, eta edozein momentutan bota daiteke atzera.

Bortxaketa bat ez da soilik sarketa, eta ez da bakarrik indarkeriaz egina. Bortxaketa batek mila modu har ditzake, eta gehienek ez dute zerikusirik zuhaizka baten atzetik salto egiten duen enkaputxatuaren mitoarekin. Bortxaketari buruz dugun irudi itxiak eragozten die biktima askori bortxaketa bat pairatu dutela jabetzea, eta horregatik salatu izan dira hain gutxi, genero indarkeria pairatzen dutenek salatzen ez dituzten moduan, edo salaketak kentzen dituzten moduan.

Bortxatzaile bat ez izateko gidaBortxaketen %82an, biktimak ezaguna zuen bortxatzailea. Laguna zuen, bikotea, lankidea… Zerikusirik ez gauez kaletik bakarrik joatearekin edo nahi bezala janztearekin. Eta dagoeneko ez bazenekiten, jakizue Barne Ministerioak bortxaketen kontra emandako aholkuek ez dutela ezertarako balio.

Gainera, bortxatzaileen gehiengoak ez du uste bortxaketa baten arduradun izan denik. Mila aitzakia bilatzen dituzte, erlatibizatu, justifikatu. Askok ez du indarkeria erabili zuzenean, eta bai beldurtze edo behartzea, manipulazioa, drogak edo alkohola, eta beraz, kontzientzia lasai asko dutela bizi dira.

Beraz, bortxatuak ez izateko gidez nazkatuta, biktimengan arreta jartzen duten kanpainez, errudun sentitzeaz eta diru publikoz ordaindutako beste horrenbeste pekotz matxistaz gogaituta, behin betiko gida argitaratzea erabaki dugu, bortxatzaile bat ez izateko gida feminista.

.

“Bai” baino ez da bai

Eta honekin bukaera eman beharko genioke gidari, baina bistan denez ez dela nahikoa, azaldu egingo dugu. EZ hitza ez esateak ez du esan nahi BAI esaten ari garenik. Gogo biziz esandako BAI batek balio beharko luke bakarrik. Pertsonalki, ez nuke txortan egin nahi nirekin txortan egiteko irrikaz ez dagoen inorekin, ez luke inolako zentzurik. Norbaitek ez badu oso argi, ez badu gogo handiegirik edo beste egun baterako uztea nahiago badu, utzi ezazu bakean.

Zure hurbiltze sexualaren aurrean beste pertsonaren erantzuna “meh” bada, errespeta ezazu zeure burua eta bestearena, eta utzi ezazu bakean. Emakumeak ohean parte hartzen ez duten patata zakuak direla uste baduzu, agian bertan egon nahi ez dutelako da, baina zu zurera. Erantzuna ez bada “joder, bai!”, erantzuna EZ da.

.

Mozkortuta, drogatuta, konorterik gabe, botaka edo lo, EZ da

Argi dagoela dirudi, baina ez antza. Zure “maitasunaren” jopuntua konorterik gabe, lo, drogatua edo mozkorregia badago, utzi ezazu bakean. Ez du onarpenik eman. Nola emango dizu baiezkoa ez bada gai hitzik ere egiteko? Absurdoa da. Gainera, onarpena ezin emateraino drogatu edo mozkortu izanaren erantzulea zeu bazara, deitu bizkor 091 zenbakira eta azaldu iezaiezu zein kabroia zaren.

Jai giroan eta, ohikoa da alkohola tarteko izatea, eta inork ez du esan ezin denik baiezkorik eman garagardo batzuk edanda. Beraz, non dago muga? Jokabide egokia litzateke gidatzeko kapaza ere ez den inorekin ez oheratzea.

Puntu hau argi gelditu ez bazaizu, zoaz agudo komisaldegi batera eta azaldu iezaiezu arriskutsua zarela emakumeentzat.

Bonus Points: Konorterik gabe ez badago ere, neska hori mozkortu gabe balego zurekin oheratuko ez balitz, utzi ezazu bakean.

.

“Ez, ez, ez, ez… ondo da, bai”, EZ da

Ezetz esan badizu eta insistitu baduzu, triste eta burumakur jarri bazara, mutu gelditu bazara isiltasun erasokorra erabilita, beste pertsona mehatxatu baduzu, bere kontra bortxa giroa erabili edo edonola manipulatu baduzu, bere onarpena ez du era libre batean eman.

Harreman sexualak eduki nahi ez izateak ez luke sekula zertan ondorio negatiborik izan. Eta ondorio negatiboak baditu, zure bikotea bultzatzen ari zara, zeurekin oheratu dadin manipulatzen.

Hauxe da ulertzen punturik zailena, azken finean… onarpena eman du, ezta? Bada, EZ. Kulturalki bada emakumeak ezetz dioenean baietz esan nahi duenaren sinesmena. Baina baietz esan nahiko bagenu, esango genuke.

Behin eta berriro ezetz esan dizuten arren ekin eta ekin jarraitzen baduzu, ez diozu beste pertsonari ezetz esaten uzten, ez duzu bere erantzuna onartzen. Ezetz esan badizu, utzi ezazu bakean. Sinetsi iezaguzu, ez zara hilko gau hortan txortan egiten ez baduzu.

.

“Ez dut jarraitu nahi”, da EZ

Sekulako gogoa zuen, ez zegoen mozkortuta eta baietz esan dizu lehen momentutik, baina orain gelditu nahi du. Non dago zalantza? Lehen nahi zuen, eta orain ez. Bortxatzaile bat ez izateko, gelditu beharra duzu, lehenbailehen. Korritzeko dezima bat segundu gelditzen bazaizu ere, gelditu.

Lehen bere baimena zenuen, orain jada ez, bukatu da jokoa. Hemendik aurrera egin dezakezun edozer eraso sexual bat da.

.

Min edo deseroso egotearen keinuak, EZ dira

Agian ez dizu hitzez gelditzeko esango, baina min keinuak egiten dituela, ez dagoela gozatzen edo ez duela jarraitu nahi ikusten duzu. Beste pertsona eroso ez dagoela edo jarraitu nahi ez duela sumatu bezain pronto, gelditu eta galdeiozu. Again ez da ezer, again erraz konpon daitekeen arazotxo bat da, baina again ez du jarraitu nahi.

.

Gezur bati emandako baietza, da EZ

Onarpenak biren artekoa eta informatua izan behar du. Gezurretan bazabiltza edo informazioa ezkutatzen, eta honek bere onarpenean eragin badezake, bortxa da. Kondoia jarri duzula esaten badiozu eta ez bada egia edo txortan zaudetela kentzen baduzu, ez dago onarpenik. Larru jotzea grabatzen bazabiltza eta berak ez badaki, ez dago onarpenik. Harreman sexualen bidez kutsa daitekeen gaixotasunen bat baduzu eta ez badiozu esaten, ez dago onarpenik. Beste pertsonak aldian behingo sexu harremanik izango ez lukeela badakizu, eta hori bada zure asmo bakarra, ez dago onarpenik.

Gezurra esan edo informazioa ezkutatzeak parean duzun pertsonaren gainetik jartzen zaitu. Besteak ez baditu onarpena emateak dituen ondorioak ezagutzen eta zuk bai, ezin du baiezkorik eman modu libre eta informatu batean.

.

Pertsona horren gaineko botererik baduzu, EZ da

Bere psikologoa, irakaslea edo nagusia bazara, edo edozelango autoritatea baduzu pertsona horrekiko, ezin du onarpenik eman modu libre batean. Botere desoreka horrek ahultasun egoeran jartzen du, eta beraz, abusu harreman baten aurrean gaude. 3. puntuan esan bezala, ezetza emateak ez luke inoiz ondoriorik izan behar. Bere nagusia edo irakaslea bazara, ezetzak ondorio negatiboak ekar ditzake bestearentzat, eta beraz, ez zenuke inola ere sexu harremanik eskatu edo abiatu beharko. Ezin da onarpenik eman modu librean, ezetz esatearen ondorioen beldur bazara. Egon daitezke salbuespenak, lehen pausoa ematen duena ahultasun egoeran dagoena bada, edo honek baietz edo ezetz libre esateko moduko egoeran badago.

.

Ez da ezetz

Ez iezadazu hau esplikarazi.

.

* Locas del Coño ataritik hartua
Bortxatzaile bat ez izateko Bortxatzaile bat ez izateko Bortxatzaile bat ez izateko

6 pentsamendu “Bortxatzaile bat ez izateko gida”-ri buruz

  • Sufrimenduaren tribializazioa, agenda politikorako erabiltzen baitu feminismoak bortxaketa. Bortxaketak jai giroan eta gizonak emakume bat erasotuz gertatzen dira imaginario feministan. Gizon bortxatuak eta emakume bortxatzaileak guztiz ahazten dituzte. Artikuloan bertan erasotzailea bai ala bai gizona da eta biktima emakumea izan behar du. Helburua ez da bortxaketak gelditzea beraz, gizona demonizatzea eta emakumea biktimizatzea da.

    Espainiar erakundeen aginduetara, kasu honetan, Locas del Coño.

    • Barruko bortxatzaile zikin hori asaldatzen zaizu, ala?

    • Akaso arrazoia izango duzu, eta izango dira gizon bortxatuak ere (ez dut horrelakorik ukatu nahi), baina tamalez, pertsona bortxatu gehienak emakumezkoak izaten dira, eta orokorrean gizonezkoek bortxatzen dituzte. Gida hau, niri behintzat mundiala iruditu zait, egun, badirelako guzti honetaz enteratu ez diren gizon (orokorrean) batzuk. Benetan, bertan adierazten diren gauzak logikoak badirudite ere, batzuntzako ez dira oso logikoak.
      Ez dut uste inongo eskubiderik duzunik, LOCAS del coño esateko, eta are gutxiago gida hau, guztiontzat eremu askeago eta erosoago bat sortzen sahiatzen danean. Coñoa badugu (eta eskerrak) baina ez gaude Locas, horrelako gauzak adierazten ditugunean. Ez ez gaude locas, gaude “hasta el Coño”.
      Gertatzen diren bortxakeriak salatzen hasi garenean, pertsona asko (hemen bai, neska zein mutil, baina gehine bat mutilak (orokorrean, berriro ere)) modu defentsiboan jarri zarete (zure iritzian ageri dan bezala), eta feminismo usaina duen edozeri eraso egiten diozue badaezpada, deabrua edonon ikusiaz.
      Berriro diot, ez dut uste, nire iritziz hain beharrezkoa zan artikulu honetan, gizonak demonizatzen direnik (hori zuk ikusi duzu), baizik eta gizonak deabru ez bihurtzeko aholkuak ematen dituela soilik…. Zuk ikusi nahi izan duzuna ikusi duzula uste dut.
      Nire partetik artikulu hau idatzi duen pertsona ASKO ZORIONTZEA baino. Txosna guztietan jarri beharreko artikulua

      • ** parkatu, “Locas del Coño” diozunean ez dut ondo kontextualizatu. Orain konturatu naiz zertaz zenbiltzan

  • Barruko inkisitore fiskalak horrelako memelokeriak esatera bultzatzen al zaitu, ala?

  • Oso artikulu ona. Bertan esan bezala, badaude ulertzea zaila egiten diren hainbat kontu; esaterako, “ez, ez, ez…. bueno, bale, bai”. Argi dago azkenean baiezkoa eman duela, baina, artikuluan esaten den bezala, ez duelako ezezkoa emateko aukera/indar nahikorik izan. “Bai” esan arren ere, ezezkoa izan daiteke. Erantzuna behartua izan bada, nahia, azken finean, ezezkoa da, nahiz eta baiezkoa eman.
    Boterearen kontua ere hor dago; nire ustez, bata bestearen maila berean egotea oso garrantzitsua da, harremana ez mugatzeko eta guztiz askea izateko.
    Azkenik, argi dago baiezkoa denean notatzen dela, parean dugun pertsonak eta baita norberak ere. Seguru nago askok, nik neuk ere bai, konparatzen jarriz gero, gogo gehiago sentitu dugula pertsona batzuekin besteekin baino. Esan nahi dudana da, baiezko garbia denean notatu egiten dela, eta ez da insititzen edo beste hainbat txorradekin ibili behar. Konbentzitzea (norbera edo beste pertsona) kosta egiten ari bazaizu, utzi konbentzitzeari, eta bilatu beste bat.
    Denok irakurri beharreko artikulua.