Bigarren nerabezaroa?

NzY5

Eusko Jaurlaritzako droga-menpekotasun alorreko zuzendariak, Celina Peredak atzokoan droga kontsumoari buruzko ikerketa aurkeztu zuen. Ondorio nagusiak bi dira: Cannabisa oso gaztetatik kontsumitzen dela eta kokaina kontsumoaren adina nabarmen igo dela. 45-50 urte dituztenek kontsumitzen dute kokaina gehien.

Bada horren inguruna beste faktore harrigarri bat, asko heldu direla hasten direla droga hori kontsumitzen. Edota gazte hasita, lehen baino joera handiagoa dagoela, behin helduak direnean kontsumitzen jarraitzeko.

Zer dela eta ordea kontsumo joera hori?

Beste hainbat ikerketek exekutibo gazteengan jarri dute arreta. Estresak eta bizimodu erabat geldiezinak bultzatzen omen ditu kokaina kontsumitzera.

Kuriositatea, desoreka, etengabe plazeraren bila aritzea, nerabeen ohiko ezaugarriak dira. 40 urte pasata, berriz bigarren nerabezaroa al datorkigu gainera?

Irudia | Kokaina kontsumoa | Foxtonge | Creative Commons By SA