Bi hizkuntza jakitea zigortzearen alde, UGT, CCOO eta APS

Logikoa da bi hizkuntza dakizkien irakasleak lanerako aukera gehiago izatea.

Nafarroan, euskaraz eta gaztelaniaz dakiten irakasleek bi hizkuntzetan irakats dezakete; UPNk ordea, gobernuan zegoenean, asmatu zuen nola ezabatu abantaila hori: hezkuntzako lanpostuetan bi zerrenda egin zituen, bat euskaraz irakasteko, eta bestea gaztelaniaz irakasteko.

Gainera, zerrenda horietan egoteko azterketak egun eta ordu berean egiten zituen, bi hizkuntzak zekizkienak ez zezan aukerarik izan bi azterketak egin eta bi zerrendetan egoteko. Elebidunak zigortzea zen kontua.

Bestalde, lekualdatze lehiaketetan ere euskarazko irakasleek ezin ziren lekualdatu gaztelaniazko lanpostuetara, gaztelaniaz ez balekite bezala. Berriz ere zigorra.

Bada, Gobernu aldaketa iritsi da, irudi du apartheid hau behingoan bukatuko dela, eta UGTk, CCOOk eta APSk (Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkartea) hara non eskatzen duten apartheidak segi dezala, ez dadila zerrenda bakarrik izan, eta bi hizkuntza dakizkitenak zigortzen jarrai dezatela.

Bukatzeko, eta irakaskuntzako Lan Publikoaren Eskaintza berriari dagokionez, marka da PAI bultzatu dutenak, eta, beraz, gaztelania hutseko lanpostuak soberan egotea eragin dutenak, orain gaztelaniazko irakasleen defendatzaile gisa agertzea.

Bi hizkuntza jakitea zigortzearen alde, UGT, CCOO eta APS

Eta Ezkerra eta Ahal Dugu sindikatu horiekin bat.

Irakasleen Deialdiaz Nafarroan (Joseba Otano)

Lan Publikoaren Eskaintza haurrei azaldua (Aingeru Epaltza)

Ingelesa, euskara eta hezkuntza: Navarra is different (Mikel Lakasta)

UGT, zerrenda bakarraren aurka

CCOO, zerrenda bakarraren aurka

APS, zerrenda bakarraren aurka

 Bi hizkuntza jakitea zigortzearen alde, UGT, CCOO eta APS

4 pentsamendu “Bi hizkuntza jakitea zigortzearen alde, UGT, CCOO eta APS”-ri buruz

  • Ezkerra eta Podemos-Ahal dugu españolen pribilejioak zaintzen eta defendatzen dituzte euskaldunon aurka

  • -Lotsagarri eta adierazgarria, oso, “nazionalistarik Ez diren” jarrera.
    -Baina, pare parean, malizia gehiago erabili du UPNek, Wert jaunak Kataluniarekiko, Nafarroa Garaia “Españolizatzeko”: susmagarria da, gure Instituetan, Kanpoko Irakasleagoko Tamaña. Kasu honetan, berriz, erderaz, 2 Aukera zituztelako: beren jaioterrikoa eta Nafarroakoa. Aldapa gogorra gure nafar irakaslegaiendako.

  • Euskara truke txanpon bezala darabilte Podemos eta Ezkerra-Izquierdak. Bost axola zaie euskara. Ez da aski Gobernu bat osotzea, ez da aski “aldaketa” bezala saltzea gobernu aldaketa. Euskararentzat ez dago aldaketarik, amortizatutzat jo dute aspaldian Espaniako indar gehienak. Hau gerta ez dadin gure esku legoke, ausart, zintzo eta fier jokatuko bagenu. Gure esku dago edo gure esku beharko luke.

  • Sagrario Aleman Astitz 2016-01-20 10:56

    ez dezatela gure etorkizuna hipotekatu irakasle ez euskaldunak sartuz. l