Berlin zapata

 

Asteburu goxoa izan da. Bi lo eta egun bat Berlineko kaleetan errari. Eta hara non topatu genuen Cafe Zapata, etxean bezala sentitzeko. Non eta Berlinen, non eta Tacheles izeneko etxe okupatu artistikoan.
Ez dakit zuetatik inor izan den Berlinen eta izan bada etxe hau ikusi duen. Baina Berlinera bazoazte ikusi eta gozatu beharreko espazio alternatibo artistikoa duzue ikusgai

La terre est bleue comme une orange

4 pentsamendu “Berlin zapata”-ri buruz

  • Berlineko jendeak dioenez, alternatibotik ezer gutxi du Tachelesek, eta giro artistiko burgesetik asko ordea…

  • Ezjakintasunagatik izango da orduan, ez ezagutzeagatik. Baina lehenengo inpresioa halakoxea izan zen. Jakingo nuke kritika hori egiten dietenen iritzia, baina hango zine areto, artista gela eta jardin kafetegiekin itxura hori hartu genion. Asteburu hortan gainera Euskal Koreografoen topaketak ziren eta zenbait euskal dantza ikus zitezkeen, eta horrek ere motibatu gintuen alde hitz egitera…
    baina, Jon! ondo dago jakitea!

  • Beñat Sarasola 2009-10-19 19:08

    Imanol, ez zara hori gertatu zaizun bakarra, nik poema batean sartu nuen Tacheles eta gero egurra jaso.

  • Udaberrian izan nintzen ni. Ez nintzen joan ezer ikustera, ezta sinfoniarik entzutera. Eta bueltan Berlin ekarri nuen bihotzean. Berlinera joanda Tacheles ikusi behar da, garai batean izan zena irudikatzeko. Badakigu gizakiok dena komertzio bihurtzen dugula, baina horrekin ere, Tacheles izan zenaren izpiritua ikusten zaio oraindik zirrikitoetan.