Berdekeriak

Nerabe ginela, J.A. Artze eta konpainiak, “kontu berdeak” grabatu zituzten kasette batean. Ez naiz tituluaz gogoratzen, ez eta ere zer zen zehazki. Edigsa etxeak argitaratu zuela, hori bai, hori gogoratzen dut. Eta Artzek irakurtzen zituen lerro berde batzuk ere bai, gogoan dauzkat, zela-hala. Ez dira garrantzizkoak izango, ez dute poesiarik salbatuko eta, agian, gaurko begietatik atzeratuak dirudite, baina hain gutxi dugu berdekeriatik! Horregatik ekartzen ditut hona, gogoan ditudan bezala. Ahaztu baino lehen.

Diferentiak izaten dira
amorrayak ta eskalluk.
Igual ezetz esango dizu
edozein txoro kankalluk.
Gizonen hankatarteko
txortena eta koskalluk,
betidanikan izan dirade
emakumien jostalluk.

cees_krijnen.jpg

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)